21-KOMARTXOA-KO2025
(c) Martin Early
Euskadiko Txirrindularitza Federazioan legegintaldi berria abiatuta alor teknikoaren berritze prozesua abiatu du federazioko zuzendaritzak. Lehentasunen artean alor hautzaileen izendapen berriak daude eta atzo Raul Mena Rodriguez lehendakariak, Jirabira klubeko Eulen-Nuuk taldeen aurkezpenean aurreratu zuen bezala David Etxebarria Alkorta izango da 23 urtez azpiko gizonezkoen hautatzaile berria. Lehendakariak azaldu zuen bezala, aurreko legegintaldian alor teknikoan jardundako lau gazte kidek egitura profesionaletara jauzia eman dute eta bat estatuko hautatzailea da orain. Gazte teknikariekin lanean jarraitzeko asmoa badago ere, txirrindularitzaren maila gorenean jardundako pertsonak gehitzeko asmoa azaldu du Raul Mena Rodriguezek.
Zentzu horretan dator David Etxebarria Alkortaren izendapena. Txirrindulari profesionala izandakoa 1994tik 2006ra ONCE eta Euskaltel-Euskadi taldeetan garaipenak lortu zituen Frantziako Tourrean (2), Euskal Herriko Itzulian, Euskal Bizikletan, Udaberri Klasikoan eta Laudioko Sari Nagusian. Bere ibilbide profesionala amaitu ostean 2009tik hona afizionatu mailako talde ezberdinen baitan aritu da kirol zuzendari gisa, tartean Koplad, Baque, Aldro eta Eulen-Nuuk taldeak, eta gaur egun Euskal Herriko afizionatu txirrindularitzaren adituetako bat da. Orain, Euskadiko Selekzioaren gidaritza hartuta azken urteetan izandako emaitza onei jarraipena emateko helburua du bizkaitarrak. Etxebarriak hautatzaile karguaren ardurak izango ditu Eulen-Nuuk taldeen zuzendaritza mantentzen duen bitartean.
Etxebarria Alkortak hausnarketa hau botatzen zuen afizionatu mailaren inguruan: “Inorrek ez du zalantzan jartzen dagoeneko azken 10 urteetan afizionatuen maila zeharo aldatu dela. Geroz eta junior gehiago profesionaletara jauzia ematen duten bezala oraindik ere gazte asko daude hazkunde lasaiagoa eta ikaste prozesu motelagoa behar dutenak. Afizionatu mailatik pasatzeak ez dizu kentzen profesional ona izango zarenik.”
Egungo euskaldunen aukeren inguruan: “Aurten hainbat txirrindulariek aurrerapausu bat eman dute eta urtean zehar ikusiko da. Iaz podiumetik urrun geratu zen Euskadiko Selekzioa, baina aurten dominen lehian izan behar gara, urtero bezala Euskadiko Selekzioa lasterketaren gidaritza izan behar du. Selekzioaren osagaitza euskal egutegiak aurrera egin ahala ikusten joango da, horretarako baditugu gure lasterketa ikurrak maiatzean Santikutz Klasikoarekin, Bidasoa Itzuliarekin, Balenziagaren Oroimenezkoarekin, Nafarroako Itzuliarekin eta ekainean Euskadiko Txapelketekin.”
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
ERREPIDEA
ERREPIDEA
FEDERAZIOA
ERREPIDEA