08-KOMARTXOA-KO2023
(c) ETxF
Emakumezkoen euskal denboraldia igande honetan abiatuko da Atarrabiako Catxornaren Oroimenezkoarekin. Goizeko 9h30tan kadeteen lasterketa hasiko da eta hauek amaitu ostean irtengo dira juniorrak, 11h30tan. Aurten txapelketa berrituta dator, ETxFko asanbladak onartu zuenez bi lasterketa izango dira proba bakoitzean, kadeteena eta juniorrena. Gainera antolatzaileek nahi izanez gero, afizionatuek juniorren lasterketan parte ahal izango dute.
Aldaketa hauek emakumezkoen txirrindularitzak izaten ari den aldaketekin bat dator. Federazioaren helburua da formaziora bideratzea txapelketa hau, kadete eta juniorrak protagonista nagusi hartuta. Pozgarria da ere Euskaldun Txapelketaren baitan lasterketa berriak sortzea, adibidez aurten Gipuzkoan hiru eguneko asteburua izango da uztailean Urretxuk, Ordiziak eta Elgoibarrek antolatuko dituzten lasterketekin.
Ahaztu gabe, emakumezkoen txirrindularitzaren garapena etengabekoa dela Euskal Herrian eta aurtengo euskal denboraldian Lea-Artibai Txallengea erreferentziazko itzulia bilakatzeko aldera, araudi propioa izango duela, txapelketatik kanpo. Horrela lortuko da lasterketa erreferentzia izatea, maila guztietarako. Euskaldun Txapelketan izango diren formazio lasterketetatik haratago, maila goreneko lasterketak ere behar baitira Euskal Herrian.
ERREPIDEA
FEDERAZIOA
ERREPIDEA
ERREPIDEA
ERREPIDEA
ERREPIDEA