Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

DENBORALDI BERRIRAKO LIZENTZIAK ONARTUTA

11-KOABENDUA-KO2024

Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren batzar nagusiak gaur onartu du 2025eko lizentziaren prezioa eta baldintzak. Hauteskunde prozesua abiatzeko araudi berria ere onartu du batzarrak.

DENBORALDI-BERRIRAKO-LIZENTZIAK-ONARTUTA

Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren asanblada orokorra Elgoibarreko IMH Campusean ospatu da gaur. (c) ETxF

Elgoibarko IMH instituaren areto nagusian ospatu dira gaur ETxFren ez-ohiko eta ohiko batzar nagusiak. Ez-ohiko batzarrean Eusko Legebiltzarrak onartutako kirol lege berriari federazioaren hauteskunde araudia doitzeko bozkaketa egin da. Behin araudi berria onartuta zuzendaritz batzordeak aukera du hauteskunde egutegia martxan jartzeko eta berritze prozesuarekin hasteko.

 

Jarraian ohiko asanbladan 2025eko lizentzien prezioa eta baldintzak eztabaidatu dira. Bozkaketan onartu eta gero hurrengo astetik aurrera hauen tramitazioa irekiko dute ETxFk eta Euskadiko lurralde federazioek. Prezioari eustea erabaki du batzar nagusiak eta beraz azken 3 urteetako prezioari eutsiko zaio 2024. urtean izandako baldintza berdinekin. Baldintza hauek aseguru premium bat eskaintzen diete federatuei. Hamalau urtetik gorako lizentziadun guztientzat, osasun-laguntza mugagabea eskaintzen du mundu osoan, 18 hilabetera arte. Zorigaitz handieneko kasuetan aseguruak 24.000€ eskaintzen ditu erabateko baliaezintasun iraunkorra eragiten duten ezbeharretan eta 18.000€ heriotza kasuetan, bi kasuetan hirugarren batek esku hartzen badu ala ez. Lizentziaren baitan ere Europar Batasunerako eta Andorrarako baliogarria den ardura zibileko asegurua eskaintzen da. Aseguru honek 1.200.000€ arteko estaldura du, ezbehar bakoitzeko, txirrindulari eta lizentziadun guztietan eta baita espezialitate guztietako lasterketa antolatzaile guztientzat ere.

 

Hurrengo puntua 2025eko aurre-egutegien bozkaketa izan da. Behin onartuta euskal federazioen arteko koordinazio bilerak burutuko dira eta baita ere Eusko Jaurlaritzaren Trafiko sailarekin bilerak egingo dira 2025eko egutegi definitiboa izateko. Amaitzeko, asanbladak onartu egin du zuzendaritza batzordeak Eusko Jaurlaritzari 2025eko aurrekontu aurre-proiektua helaraztea.