29-KOAZAROA-KO2024
(c) ETXF
Abenduaren 11n Elgoibarko IMHren egoitzan ospatuko da Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren asanblada orokorra. Egun berdinean bi asanblada ospatuko dira, ez-ohikoa lehenengo eta ohikoa jarraian. Ez-ohiko batzarrean Eusko Legebiltzarrak onartutako kirol lege berriari ETXF doitzeko neurriak eztabaidatu eta bozkatuko dira. Zehazki Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren hauteskunde araudi berria lege berrira egokitzeko bozka egingo da eta ETxFren Kirolaren eta jarduera fisikoaren arloan indarkeria, intolerantzia eta diskriminazioa prebenitzeko eta zehatzeko araudia.
Ez-ohiko batzarraren ostean abenduko ohiko batzarra irekiko da. Bigarren zati honetan ohikoak diren gaiak plazaratuko dira, federazioaren urte osoko jarduna baldintzatzen dutenak. Hala nola, lehendabiziko puntua hurrengo denboraldiko kirol egutegien eztabaidatzea eta bozkatzea izango da. Jarraian 2025eko txirrindularitza kirol lizentzien prezioa eta baldintzak mahai gainean jarrita Euskadiko txirrindularitzaren funtsezko tresna dena eztabaidatu beharko da. Lizentziak dira elkarte eta pertsona ororen eskubidea eta federazioaren betebeharra eta euskal txirrindularitzaren ardatza. Lizentzia hauei esker txirrindularitza kirol federatuan parte hartzea baimentze zaie Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrei eta kirol proba federatuak antolatzen dituzten elkarteei dagozkien bermeak eskaintzen zaizkie. Berme hauek ez dira soilik Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren egutegira mugatzen, Euskadin ospatzen diren -UCI mailakoak izan ezik- proba guztientzat berme dira. Hau da afizionatu, junior, kadete eta master mailetako lasterketa guztiek berme berdinak dituzte lizentzia honi esker. Asanblada amaitzeko zuzendaritza batzordeak baimena eskatuko dio asanbladari 2025eko aurrekontu proiektua Eusko Jaurlaritzari helarazteko.
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA
FEDERAZIOA