Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

ELKAR-EKIN EUSKARAZ

17-KOAZAROA-KO2022

Kirol testuingurutan euskararen erabilera sustatzeko euskal federazioek, EKFBk eta Eusko Jaurlaritzak “Elkar-Ekin” kanpaina abian jarri dute.

ELKAR-EKIN-EUSKARAZ

Kanpainaren kartela.

Euskal Kirol Federazioen Batasuna (EKFB) eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (HPS), kirol federazioen susteguarekin, kirol arloan euskara normalizatu asmoz elkarlanean ari dira.  

 

EKFB-k, eta Euskal kirol federazioek kolektibo gisa, gizarte-erronka handia dugu begi-bistan: kirol jardueretan eta kirol-espazioetan euskararen presentzia eta erabilera  areagotzea. Gure komunitatea euskararen erabileraren alde aktibatzea da gure helburuetako bat. Horretarako zein euskararekiko dugun konpromezua publikoki adierazteko, kanpaina parte-hartzaile bat jarri dugu abian eta zuek ere kanpaina honetako parte izatea gustatuko litzaiguke. Nola?

 

 
 
 
 
 
View this post on Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by Euskal Kirol Federazioen Batasuna (@euskal.kirola)

 

Kanpainan parte hartzeko:

 

  1. Atera argazki bat edo egin bideo bat.

  2. Idatzi argazkian edo esan bideoan kirolean euskaraz erabili ohi duzuen esaldi bat.

  3. Itsatsi gure logoa ( atxekituta emailean).

  4. Publikatu zuen Instagramean @euskal.kirola izendatuta eta #ekineuskaraz hastagh-arekin.

  5. Euskararekin konpromezua adierazten duten argazki guztiekin mosaiko erraldoi bat eratuko dugu.

 

Kanpainan parte hartzen duten kirol elkarteen artean kirolari ezagunekin  entrenamendu saio  bereziak zozketatuko dira.

 

Informazio gehiago: https://euskalkirola.eus/eu/elkar-ekin-euskaraz/