Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

GURPIL LODIEN TXANDA BAZAN ETA LA MOLINAN

15-KOUZTAILA-KO2025

Mendi Bizikletako XCR, XCO eta DHI txapelketak lehiatuko dira asteburuan Bazan eta La Molinan. Euskadiko Selekzioak errepide txapelketetan lortutako emaitza bikainak berdintzeko helburuarekin ekingo die mendi bizikletako txirrindulariek.

GURPIL-LODIEN-TXANDA-BAZAN-ETA-LA-MOLINAN

(c) ETXF

Hitzordu bikoitza izango du Euskadiko Selekzioak asteburuan hilabete nekezari amaiera emateko. Mendi bizikletako selekzioak bi fronteri aurre egingo die asteburu berdinean. Selekzioaren muina Granadako La Baza herrira joango da XCO eta XCR txapelketak lehiatzeko eta beste hiru kidek La Molinarako bidea hartuko dute DHI txapelketen lehiarako. Guztira hamaika txirrindularik ordezkatuko dute Euskadiko Selekzioa asteburuan, La Bazako txapelketan izango dira: Magali Albisu Etxebeste (2006, JRG-Urkia); Unax Galan Cortazar (2006, Euskoime); Ander Mendizabal Garate (2008, Cafe Dromedario); Peio Munduate Aizkorreta (2007, JRG-Urkia); Eneko Olveira Rodrigo (2006, JRG-Urkia); Jokin Pozo Puy (2008, JRG-Urkia); Iraia Zapirain Olasagasti (2007, JRG-Urkia) eta Ane Zubeldia Peñagarikano (2008, JRG-Urkia). La Molinan aldiz Arkaitz Gonzalez Gutierrez (2007, Betibehera); Martin Larruzea Zulueta (2010, Occident Miribilla) eta Paul Mendizabal Garate (2008, Cafe Dromedario) txirrindulariak izango dira.

 

Ostiralean hasiko da lehia Granadan talde-erreleboko probarekin (XCR). Arratsaldeko 18h00tatik aurrera Magali Albisu Etxebeste, Unax Galan Cortazar, Eneko Olveira Rodrigo, Jokin Pozo Puy eta Ane Zubeldia Peñagarikano talde proban garaipena lortzen ahaleginduko dira. Larunbat goizean junior mutilek hartuko dute protagonismoa 9h00tatik aurrera XCO txapelketaren lehiarekin. Gainerako txirrindulariek igandean hartuko dute protagonismoa. 23 urtez azpiko gizonezkoek 8h30tan hartuko dute irteera eta 23 urtez azpiko eta junior mailetako emakumeak 10h31tatik aurrera lehian arituko dira.

 

La Bazako zirkuitua arina izango bada ere uztaile erdialdeko Granadako eguzkiak eta beroak guztiz baldintzatuko dituzte txapelketak. Errepideko erlojupeko txapelketan gertatu bezala zirkuituaren altuerak -ia 1000 metro- lasterketak baldintzatuko ditu. Itzuli bakoitzak 4600 metro osatuko ditu eta gune azkar ugari izango badira ere zirkuituak gune teknikoak izango ditu espezialistentzat. La Bazako altuera txikia geratuko La Molinako zirkuituaren altuerarekin. DHI -ko txirrindulariek 2300 metrotako eta 436 metro negatiboko zirkuituari aurre egingo diete, 2000 metrotako baino altuagoko zirkuituan. Larunbatean entrenamendu saioak burutu ostean igandean 10h30tan sailkatze faseak ospatuko dira eta 12h00tatik aurrera finalak lehiatuko dira.