12-KOMAIATZA-KO2025
(c) Memorial Antonio Miguel Ramirez / Juan Conde
Emaitza ezin-hobea lortu du Euskadiko Selekzioak asteburuan Memorial Antonio Miguel Ramirezen. Hasiera zaila izan zuen Euskadiko Selekzioak lehenengo etapan Aratz Sanchezek eta Xabat Martinek eroriko handi batean estrategia zaildu zuen. Hala ere Aitor Mitxelena Corres gai izan zen amaierako kilometroetan lehian izateko eta bigarren sailkatu zen, Aitor Mata naparrarengandik 51 segundutara. Aimar Ugarteburu Elgarrestak tropel nagusitik aldentzea lortu zuen baita ere zortzigarren postua lortuta etapan.
Bigarren etapan euskal selekzioen arteko lehia aurreikusi zen Euskadi Nafarroari lidergoa kentzeko helburuarekin atera baitzen. Sterrato eremuek markatuko zuten azken etapa. Euskadiko Selekzioa hasieratik lehiakor aritu zen eta lurreko lehen zatian ondo kokatuta sartu ziren bost txirrindulariak. Lehenengo eremu horretan Aitor Mitxelena Corresek berak zulatua izan zuen eta txirrinda aldatu behar izan zuen bi aldiz bere neurriko txirrinda egokiena izan arte. Selekzio osoaren lanari esker Aitor tropelean sartzea lortu zuen. Hainbat erasoaldi izan baziren ere Euskadiko Selekzioaren lanari esker diferentziak kontrolatu zituen tropelak eta oraindik ere Aitor Mata (NAF) eta Toni Bordoy (ILB) aurrean zirenean bidegurutze batean laguntzaile batek bide okerretik bideratu zituen eta konturatu orduko tropel atzean sartu ziren berriz ere lasterketara. Egoera nahasian Aitor Mitxelena eta Aimar Ugarteburu tropel nagusiak mantentzen zituen 15 txirrindularietatik tiraka aritu ziren sailkapen nagusia bideratu asmoarekin. Sprintean Ander Larraburu naparrak besoak altxatu zituen etapa garaipena lortuta eta Aitor Mitxelan Corres, 11. sailkatuta, sailkapen nagusiko garaile suertatu zen.
Emaitzaz haratago Euskadiko Selekzioko kideek talde bezala aritzeko gaitasuna erakutsi dute, oinarri sendoak jarrita hurrengo asteetako lan dinamikei aurre egiteko. Mitxelenak arazo mekanikoak izatean taldearen jarrera ezinhobea izan zen denak amankomuneko helburu berdinaren bila lanean.
BTT
ERREPIDEA
PISTA
PISTA
PISTA
CICLOCROSS