Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

JULEN ARRIOLABENGOA BEITIAK EUSKALDUN TXAPELKETA IRABAZI DU

17-KOEKAINA-KO2023

Erentxundarrak gizonezkoentzako udaberriko txapelketa eskuratu du azken lasterketara arte Iker Mintegi Claverrekin leiha estuan izan den arren.

JULEN-ARRIOLABENGOA-BEITIAK-EUSKALDUN-TXAPELKETA-IRABAZI-DU

(c) Martin Early

Udaberriaren amaiera honetan Euskaldun Txapelketa amaitu zaigu ere. Udaberri osoan zehar Hego Euskal Herriko afizionatu gizonezkoentzako txapelketako garaile berria Julen Arriolabengoa Beitia (CJA) da, Caja Rural-Alea taldeko txirrindulari erentxundarra. Arriolabengoak garaipenik lortu ez duen arren, sendo ibili da hilabete hauetan zehar erregulartasun handia erakutsiz.

 

Bigarren postuan Iker Mintegi Claver (LAB) txirrindulari altsasuarra sailkatu da. Mintegik asteburu askotan zehar lidergoa soinean izan zuen baina azken asteetan Arriolabengoak aurre hartu dio Espainiako Selekzioarekin leihatzen ibili ostean. Hala ere Mintegik bai garaipena eskuratu zuen Lazkao Proban, apirila amaieran.

 

Podiuma Unai Zubeldia Elduaienek (LAB) borobildu du. Ibartarrak hainbat alditan zapaldu du podiuma eta baita bi garaipen lortu ere Berriatuan eta Lizarran.

 

Taldeka Laboral Kutxa taldekako sailkapena irabazi du. Hiru talde filialek txapelketa menperatu dute eta haien arteko leiha estua joan den arren Laboral Kutxak gaur Tolosan Iñaki Murua Carrascok erdietsi duen garaipenari esker txapelketaren garaipena bermatu dute.

 

Euskal afizionatu denboraldiak jarraipena izango du Tourreko 'Gran Departaren' ostean Lehendakari Txapelketarekin eta emakumezkoen Euskaldun Txapelkerarekin.