08-KOURTARRILA-KO2022
(c) ETXF
Bi lasterketetan presente izan da gaur Euskal Selekzioa Espainiako Ziklokros Txapelketetan. Lasterketa zeharo ezberdinak izan dira euskaldunentzat. Arratsaldeko lehenengoan, kadete nesken lasterketan zoritxarra izan da nagusi lau euskal txirrindularientzat. Hasierako itzulieta taldearen erreferente zen Nahia Garcia bi aldiz erori egin da eta irteera ona egin duen arren izan dituen bi erorikoek aukera guztiak zapuztu dizkiote. Bere atzean Intza Navarro zen bigarren euskalduna lasterketan eta berak ere bigarren itzulian erorikoa eta matxura izan du eta ezinezkoa egin zaio zihoan taldean jarraitzea. Javier Ruiz de Larrinaga hautatzailearen esanetan: “Egia esan neskek esperientzia falta ordaindu dute. Irteera ona egin duten arren erorikoek eta arazo mekanikoek oso atzera eraman dituzte lasterketa erdialdera. Hala ere ni pozik nago, zailtasunei aurre egitea lortu dutelako eta egoera maneiatzen lortu dute lasterketa bukatuz. Kadete kategoriakoak izanda honek asko balioko die etorkizunerako.”
Eguneko bigarren lasterketa, kadete mutilen lasterketan, aurrekoaren guztiz kontrakoa izan da. Hasieratik euskal selekzioak lasterketa buruan hainbat txirrinudulari sartu ditu. Hodei Muñoz arabarra azkar nabarmendu egin da eta David Ibars lasterketa burua egun osoan zehar izan den txirrindulariaren bila joan da. Muñozekin batera, Roc Cubí katalana joan da. Muñozek gogor jo du, batez ere azken bi itzulietan baina ezinezkoa egin zaio Ibars harrapatzea eta azken itzuli erdian Cubík alde egin dio. Azkenean hirugarren postua Muñozentzat, brontzezko domina eskuratuta. Gainerako Euskal Selekzioak ere postu nabarmenak lortu ditu: Iñigo Uria, zortzigarren; Haritza Allende, hamargarren; Oskitx Egiguren, hamaseigarren; Asier Beraza, hamazazpigarren; Oier Colmenero, hogeigarren; Arkaitz Suso, hogeita hamabigarren. Javier Ruiz de Larrinagak honela zioen lasterketa eta gero: “Domin bat lortzea aukera bat zela bagenekien baina ez zen aukera erraza. Azkenean Hodeien brontzezko domina sari handi bat da guretzat, haiekin denboraldi osoan zehar lan egiten egon eta gero. Baina dominaz gain, Euskal Selekzioak lasterketa oso ona egin du, txirrindulari gehienak top20ean sartuta. Pertsonalki oso pozik nago lortutakoarekin eta haiekin lanean jarraitzeko gogo handia ematen digu. Kadete kategoria hurrengo kategorietan egingo dutena sendotzeko balio du.”
BTT
BTT
ERREPIDEA
ERREPIDEA
ERREPIDEA
ERREPIDEA