16-KOOTSAILA-KO2022
(c) ETXF
Anadiako Nazioarteko Pista Garaikurrean eta duela bi asteko Euskal Herriko Pista Txapelketetan erakutsitako goi maila ikusita, ETXFk espedizio indartsua antolatu du Mallorcarako. Guztira 16 txirrindulari izango dira Euskadiko Selekzioarekin Illes Balears belodromoan. Leihaketak larunbat goizeko 9h00etan hasiko dira, Omniumaren sailkatze lasterketekin. Goizeko 10h00etatik aurrera Omnium lasterketa hasiko da. Lehendabizikoak kadete neskak izango dira eta gero gainerako mailak: kadete mutilak, junior neskak, junior mutilak, elite-sub23 neskak eta elite-sub23 mutilak. Egun osoa Omniumaren lau lasterketei eskainiko zaio eta arratsaldeko 18h30tatik aurrera lehenengo txapeldunak ezagutzen hasiko gara.
Igande goizean Madison lasterketen txanda izango da. Hasierako lasterketa neska kadeteena izango da eta jarraian aurreko eguneko ordena berdina jarraituko da.
Hauek izango dira Euskadiko Selekzioarekin Mallorcan leihatuko diren txirrindulariak.
Kadeteak:
Naiara Espinosa-Irati Mitxelena | Beñat Ilzarbe-Eñaut Izagirre
Juniorrak:
Oneka Sanchez-Eneritz Vadillo eta Izaro Oliveira-Ane Mazon | Beñat Garaiar-Eneko Arozena eta Urko Vidal-Aimar Gorriñobeaskoa
Elite/Sub23:
Naia Amondarain-Tania Calvo | Eder Moreno-Illart Zuazubiskar
Hemendik Arene Perezi gure babes handiena eskaini nahi diogu. Arene Mallorcan leihatzekoa zen baina larunbat honetan istripu bat izan zuen eta lepauztaia hautsita aste batzuetan atseden hartu beharko du.
PROGRAMA OSOA:
PISTA
PISTA
PISTA
CICLOCROSS
CICLOCROSS
CICLOCROSS