Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

EGUN GOGORRAK BEHE NAFARROAN ETA ZUBEROAN

09-KOOTSAILA-KO2022

Iparraldeko lasterketaren bigarren asteburuari ekingo dio Euskadiko Selekzioak ostirala 11tik aurrera. Hirugarren etapa Donapaleun leihatuko da, laugarrena Donazaharre eta Donibane Garazi artean eta azkenekoa Maulen.

EGUN-GOGORRAK-BEHE-NAFARROAN-ETA-ZUBEROAN

(c) ETXF

Aurreko asteburuko emaitzaren ostean Euskadiko Selekzioak egindako lan onarekin jarraitu nahi du. Larunbatean emaitza bikaina lortu zen Haimar Etxeberriaren laugarren postuarekin eta igandean amaierako emaitza txarra izan arren, txirrindulariak protagonista izatea bilatu ziren lehenengo kilometroetan.

 

Asteburu honetan aurrekoan ez bezala ibilbidea gora beheratsua da, mendate gogorrekin. Ostiralean eta larunbatean Gamiako mendate gogorra igoko da (ostiralean behin eta larunbatean hiru aldiz). Horretarako Eneko Iparragirre hautatzaileak txirrindulari indartsuagoak eta Iparraldeko lasterketetan esperientzia gehiago dutenak aukeratu ditu hiru egun hauetarako. Euskadiko Selekzioaren parte txirrindulari hauek izango dira: Joseba Lopez (Caja Rural-Alea - 4. Urtea), Iñaki Diaz (Caja Rural-Alea - 3. Urtea), Aner Arozena (Electro Alavesa-Zuia- 3. Urtea), Iñaki Guaresti (Electro Alavesa-Zuia - 3. Urtea) eta Unai Hierro (Laboral Kutxa - 3. urtea). Igandean Maulen leihatuko den etapan bi txirrindulari gehiago gehituko zaizkie: Jon Arakama (Laboral Kutxa - 4. Urtea), Unai Zubeldia (Laboral Kutxa - 1. Urtea).

 

Eneko Iparragirre hautatzailearen hitzetan: “Aurreko asteburukoa baino talde indartsuagoa daramagu, esperientzia handikoa. Ibilbidea gogorragoa da eta aurreko igandean Kanbon gertatu zena ez errepikatzea da lehenengo helburua. Lasterketak ezin digu hain erraz alde egin. Ostiralean eta larunbatean bost txirrindulari izan arren mamian egotea espero dugu. Gehienek ibilbidea eta lasterketa oso ondo ezagutzen dituzte, aurreko urteetan ere Essor Basque leihatu dutelako.”

 

LASTERKETAREN INFORMAZIO OSOA: www.essorbasque.fr

ARGAZKI GALERIA

EGUN GOGORRAK BEHE NAFARROAN ETA ZUBEROAN