09-KOURTARRILA-KO2022
(c) ETXF
Garaipenik gabe geratu da Euskal Selekzioa 2022ko Espainiako Ziklokros Txapelketetan baina Javier Ruiz de Larrinaga hautatzaileak azaldu duenez txirrindulariek emandako maila apartekoa izan da. Eguneko lehenengo lasterketan junior mutilek postu oso onak lortu dituzte. Euskaldun onena Gorka Corres izan da, seigarren postua lortuta. Hasieratik lasterketa buruak alde egin dio, podiumerako aukerarik gabe Gorkak bere erritmoa hartu du eta sailkapen polit bat ziurtatzeko lan egin du. Galder Leiza hamaikagarren eta Egoiz Hoyas hamaseigarren izan dira.
Bigarren lasterketa, 23 urtez azpiko gizonezkoena, sorpresazko lasterketa izan da. Iñaki Guaresti lasterketa oso indartsu zetorrela jakinda ere sorpresa handia eman du arabarrak. Hasieratik lasterketa buruan kokatu da eta lasterketa osoan zehar erasoka ibili da. Azkenean indarrak hustuta iritsi da eta ezin izan du berarekin zihoazten txirrindularien erritmoa jarraitu. Helmugan laugarren iritsi da eta Diego Ruiz de Arkaute zortzigarren, aparteko txapelketeta eginda lehenengo urteko txirrindularia.
Azkeneko lasterketa nesken txanda izan da, eliteekin batera junior emakumezkoak atera dira. Maria Modenes zen lasterketako hautagai nagusia baina hasieratik irteera txar batekin eta lehenengo itzuliko arazoekin ezinezkoa egin zaio lasterketa buruan aritu den Marta Beti jarraitzea. Kantabriarra egun osoan zehar lasterketa buruan ibili da, Modenes aldiz atzetik aurrera egin behar izan du. Geroz eta diferentzia gutxiagoa zen arren, Betiren erritmoa oso indartsua zen eta Mariak ezin izan dio aurre egin. Azkenean helmugan Maria hirugarren izan da Beti eta Laura Mira galiziarraren atzetik.
BTT
BTT
ERREPIDEA
ERREPIDEA
ERREPIDEA
ERREPIDEA