Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

XCO EUSKAL KOPAREN HASIERA

04-KOMAIATZA-KO2022

Maiatzak 7an, larunbatean, abiatuko da 2022ko Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren mendi bizikletako egutegia. Aramaioko XV. BTT Sari Nagusian sei kategoriek parte hartuko dute.

XCO-EUSKAL-KOPAREN-HASIERA

Aramaio XV. BTT Sari Nagusiaren kartela

Izen berriarekin dator aurten Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren mendi bizikletako egutegia. XCO Euskal Kopak larunbat honetan izango du debuta Aramaion (Araba). Lehenengo proba honetan 157 txirrindularik izena eman dute, beraz partaidetza bikaina espero da Aramaioko zirkuitoan. Zirkuituak 5,5 kilometroko luzera du malda gogorrekin eta zenbait gune teknikoekin. Lehenengo zatiak beheranzko joera du, eremu azkarrekin eta zirkuituaren bigarren zatian izango dira eguneko maldarik handi eta gogorrenak.

 

Guztira 6 kategoriek parte hartuko dute neska zein mutiletan: eliteak, sub23ak, juniorrak, kadeteak, Master 30 eta Master 40. Kategoria nagusietan oso adi ibili beharko gara Iñigo Sagardoyren eta Iosu Torresen arteko leihari Elite gizonezkoetan eta Paula Suarezen eta Ainara Elbustoren arteko leihari. Sub23 mailan aldiz gizonezkoetan hiru “outsider” izango ditugu: Gexan Albisu, Koldo Herrera eta Dario Silvestre. Nesketan bi txirrindulari oso adi jarraitu beharko ditugu: Edurne Izcue eta Nahia Polo.

 

Lasterketa goizeko 11h00etan hasiko da Elite-Sub23 mailako txirrindulariekin. Bi minutu beranduago Master 30 eta Junior mailako txirrindulariak abiatuko dira eta azkenekoz, 11h04tan Kadeteak, Neskak eta Master 40 mailako txirrindulariak.

 

Txapelketaren informazio osoa jasotzeko modurik onena #XCOEuskalKopa traola izango da.

ARGAZKI GALERIA

XCO EUSKAL KOPAREN HASIERA