Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

PISTAKO TXAPELKETA EGOKITUEN BILA

09-KOEKAINA-KO2023

Euskadiko Egokituen Selekzioak urteko bigarren erronka nagusia izango du aste honetan Valentzian. Estatuko Pista Txapelketen baitan, egokituek haien plaza izango dute larunbatean eta igandean.

PISTAKO-TXAPELKETA-EGOKITUEN-BILA

Txapelketetako kartela

Asteburu honetan Euskadiko Selekzioak Valentziako Luis Puig belodromoan n leihatuko diren Espainiako Pista Egokituko Txapelketak leihatuko ditu. Bertara selekzioak bost txirrindulari eramango ditu: Ander Albizu Urresti (MC5), Markel Alonso Cardama (MC2), Oskar Garro Antxia (MC2), Oskar Higuera (MC4) eta Aitor Oleaga (MC3). Txapelketak larunbatean hasiko dira abiadura probarekin, bertan izango dira leihan Albizu, Garro eta Higuera. Jarraian  jazarpen proba eta 200 metroen abiadura proba leihatuko dira eta bertan bai bost txirrindulariek parte hartuko dute, bakoitza bere mailan.

 

Igandean aldiz kilometro proba leihatuko da hasieran eta jarraian Scratch proba. Asteburuko proba bakoitzeko txapelketa bana leihatzeaz gain, Omnium txapelketa ere leihan izango da proba guztien baturarekin, abiadura izan ezik.

 

Txirrindulariei dagokionez Oskar Higuera eta bere palmaresa izango dira selekzioaren erreferentzia baina ahaztu gabe Ander Albizu eta Markel Alonso gazteek azken urteetan izan duten hobekuntza.