Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

TALDE SENDOA EGUN HANDIRAKO

20-KOEKAINA-KO2023

Urteko helburu nagusia iritsi da Euskadiko 23 urtez azpikoen Selekzioarentzat. Asteburuan Madrilen leihatuko diren Espainiako Errepide Txapelketak urte guztiaren lanaren uzta izango dira. Horietara Euskadik talde sendoa eta aukera aunitzekoa eramango du.

TALDE-SENDOA-EGUN-HANDIRAKO

(c) ETxF

Euskaldun Txapelketa amaituta, horrek esan nahi du Espainiako Errepide Txapelketen garaia dela. Ostiral eta larunbat honetan Euskadiko Selekzioak urte osoan zehar egindako lanari uzta atera zion eta behintzat, iazko emaitzak errepikatzeko asmoarekin aterako dira txirrindulariak. Txapelketak ostiralean hasiko dira erlojuaren aurkako probekin. Bertan 23 urtez azpikoen lasterketan Euskadiko Selekzioa Aitor Agirre Egaña izango du. Aurreko astean Gervaisen Oroimenezkoa irabazi ostean erakustaldi bat emanez, Eneko Iparragirre Lekuona hautatzaileak konfiantza osoa du Aitorrek maila bikaina emango duela Sevilla la Nuevako erlojupekoan. Lasterketa 11h30tan hasiko da eta txirrindulariek 32 kilometro gainditu behar izango dituzte.

 

Larunbatean aldiz errepide proba izango da arratsaldeko 16h00tatik aurrera. Ibilbidea San Lorenzo de El Escorial herrian hasi eta amaituko da. Guztira txirrindulariek 166,1 kilometro bete beharko dituzte eta profil gorabeheratsuan La Cruz Verde mendateko igoera bikoitza nabarmentzen da. Selekzioak ez du hautagai argia eramango eta txirrindulari bakoitzaren doaiak baliatzen saiatuko da lasterketa aurrera egin ahala iaz Joseba Lopez Cuestak lortutakoa berriz ere lortzeko: garaipena.

 

Hau izango da Euskadiko Selekzioaren deialdia Madrilen: Aitor Agirre Egaña (soilik ITT, 2003); Nicolas Alustiza Goenaga (2003); Xabier Aransolo Olano (2003); Julen Arriolabengoa Beitia (2001); Xabier Cerro Diaz (2004); Alex Diaz Alvarez (2001); Iñaki Diaz Melero (2001); Aimar Erostarbe Ugarte (2003); Haritz Sein Sanchez (2003) eta Unai Zubeldia Elduaien (2003).

 

Staffa: Eneko Iparragirre Lekuona (Hautatzailea) eta Naia Leonet Irureta, Jokin Moreno Astigarraga eta Enaitz Roteta Erkizia.