Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

LARUNBATEAN HASIKO DA EUSKALDUN TXAPELKETA

22-KOOTSAILA-KO2024

Urtero legez Zumaiak hartuko du Euskaldun Txapelketaren hasiera afizionatu gizonezkoentzat eta hurrengo egunean, Oreretan emakumezkoen txapelketa hasiko da kadete eta juniorrentzat.

LARUNBATEAN-HASIKO-DA-EUSKALDUN-TXAPELKETA

(c) ETxF

Essor Basqueko lehenengo bost lasterketen ostean Euskaldun Txapelketaren hasieraren txanda da. Zumaian hasiko da urtero bezala Euskaldun Txapelketa afizionatu gizonezkoentzat eta egun bat geroago, igandean, Oreretan izango dute lehen lasterketa emakumezkoek, baina soilik kadete eta juniorrek. Lehen bi lasterketa hauetan errepideak bakoitza bere tokian jarriko du eta lehen pedalkadekin neguan egindako lanaren emaitzak ikusiko dira.

 

Zumaiako hitzorduak 114 kilometro izango ditu eta bitan gainditu beharko dute txirrindulariek Meagako Mendatea, lasterketa goizeko 10h00etan abiatuko da. Arratsaldez aldiz izango dute hitzordua neskek Oreretan. Errenteriako Ane Santesteban Txirrindulari Sariak lasterkerta bakarra izango du kadete eta juniorrentzat. Juniorrek 59,1 kilometro bete beharko dituzte eta kadeteak juniorrek Gaintxurizketako lehenengo igoera gainditu ostean batuko dira 48,9 kilometro betetzeko.

 

Asteburu honen ostean gizonezkoen txapelketak jarraipena izango du martxoko asteburu guztietan Ereñon, Markina-Xemeinen, Berriatuan, Laukizen, Gorlan eta Zornotzan. Emakumezkoen txapelketak ordez apirilera arte itxoin beharko du hurrengo lasterketarako: Lea Artibai Txallengea apirilaren 12tik 14ra, orduan bai emakumezko afizionatuek parte hartu ahal izango dute.

 

Euskal afizionatu denboraldiak jarraipena izango du irailera arte Euskaldun Txapelketekin eta Lehendakari Txapelketarekin uztailetik aurrera. Guztira 48 lasterketa izango dira ETxFren egutegian. Eneko Iparragirren Lekuona, errepide saileko arduradunaren esanetan: “Egutegi indartsu bat dugu aurten ere, guretzat testuinguru bikaina da, Euskadiko Selekzioaren hitzorduei begira selekzioa diseinatzeko eta testatzeko. Ez nuke ahaztu nahi tamalez Zumaian beharko luketen baina ez diren egongo txirrindularetaz. Azaroak 23an Iñigo Diaz Gomez auto batek harrapatuta hil egin zen, denboraldi hasiera hau prestatzen ari zela zendu zen eta gu gogoan izango dugu, noski. Bere taldekide ziren Jon Florido Sedano eta Dani Modenes Garcia de Motiloa txirrindulariak ere ezingo dira Zumaian izan istripu baten osteko ondorioengatik baina espero dugu denboraldian zehar berriz ere tropelean ikustea.”

ARGAZKI GALERIA

LARUNBATEAN HASIKO DA EUSKALDUN TXAPELKETA
LARUNBATEAN HASIKO DA EUSKALDUN TXAPELKETA
LARUNBATEAN HASIKO DA EUSKALDUN TXAPELKETA