IÑIGO GOMEZ ETA OLATZ ODRIOZOLA DIRA XCO TXAPELDUN BERRIAK

20-KOEKAINA-KO2022

Iñigo Gomez eta Olatz Odroziola gailendu ziren Elite mailako XCO Euskadiko Txapelketan Barakaldon. Azpi mailetan hauek izan ziren txapeldunak: Magali Albisu eta Asier Beraza kadetetan, juniorretan Valeria Mouro eta Eneit Vertiz.

INIGO-GOMEZ-ETA-OLATZ-ODRIOZOLA-DIRA-XCO-TXAPELDUN-BERRIAK

Elite mailako podiumak

Igandean Barakaldoko Gorostiza zirkuituan ospatu ziren Euskal Herriko XCO Txapelketak. Elite gizonezkoen mailako lasterketan hasieratik Iñigo Gomez, Gexan Albisu eta Koldo Herrera nabarmendu ziren. Bigarren itzulitik aurrera Gomez eta Albisu bakarrik geratu ziren errenta handia eskuratuz. Bien arteko borroka bizia izan zen eta azkeneko zatian Gomezek gogor jo zuen eta Gexan Albisu askatzea lortu zuen. Iñigo Gomez bakarrik joan egin zen beraz eta helmugaraino iritsi zen txapelketa irabaziz. Atzetik Unai Mateosek, Albisu harrapatzea lortu zuen eta bigarren postua eskuratu zuen. Gexan Albisu hirugarren izan zen eta horrenbestez 23 urtez azpiko txapeldun izendatu zen.

 

Emakumezkoen lasterketan Olatz Odriozola sendo ibili zen eta ia aukerarik ez zien eman Zaloa Trevilla eta Nahia Polori. Hasieratik Odriozola nabarmendu zen eta bakarrik egin zuen ia lasterketa osoa. Atzetik leiha estua egon zen Nahia Polo eta Zaloa Trevillaren artean. Lasterketa erdialdera Trevillak alde egitea lortu duen arren, Polok bere erritmoa topatu du eta bigarren postua berreskuratzea lortu du. Azkenean helmugan Olatz Odriozola txapeldun, bigarren Nahia Polo eta hirugarren Zaloa Trevilla.

 

Junior gizonezkoen mailan Eneit Vertiz gailendu zen. Hasieratik gogor astindu zuen lasterketa Eneitzek eta hasierako zatian Jokin Askaraik eta Eneko Baldak jarraitu ahal izan zuten arren, laster lortu zuen Vertizek bakarrik alde egitea. Bigarren postua Jokin Askaraientzat izan zen eta hirugarren postua Unax Lombrañarentzat, Eneko Baldak izandako matxuraren ostean. Nesketan Valeria Mourok eskuratu zuen txapelketa aurkariei aukerarik eskaini gabe, lasterketa osoa bakarrik eginda.

 

Kadete mailan Intza del Teso eta Magali Albisuren arteko leiha estua bizi izan zen Gorostizan. Lehenengo itzulian Intza del Teso indartsu atera zen baina bigarren itzulian Albisu gailendu zitzaion eta txapelketa berenganatu zuen, Intza del Tesok bigarren postua eskuratu zuen eta Irati Gomez hirugarren postua. Mutiletan Asier Berazaren eta Eneko Olveiraren arteko leiha izan genuen. Azkeneko itzulira arte estu ibili ziren arren azken itzulian Berazak aurre hartu zuen eta 10 segundongatik txapelketa eskuratu zuen.