ABEL BALDERSTONE DOMINATZAILE LEHENDAKARI TXAPELKETAREN HASIERAN

02-KOABUZTUA-KO2022

Kataluniarra bikain aritu da Lehendakari Txapelketako hasieran hiru garaipen lortuta Irunen, Gatzagan eta Villatuertan. Txapelketak jarraitasuna izango du abuztuan eta irailean zehar.

ABEL-BALDERSTONE-DOMINATZAILE-LEHENDAKARI-TXAPELKETAREN-HASIERAN

(c) Txirrindulariak Web

Euskadiko Txirrindularitza Federazioak aurten afizionatu mailako txapelketen erreforma antolatu du. Udaberrian zehar Euskaldun Txapelketa leihatu zen. Uda hasierarekin eta estatuetako txapelketen ostean Lehendakari Txapelketa abiatu da. Lehenengo lasterketa ekainaren 29an leihatu zen Irunen. Bidasoako errepide gogorretan Abel Balderstonek (CJA) garaipena lortu zuen San Martzialgo maldetan Ingelesaren Gazteluen erasoa jo eta gero. Bigarren postua Mulu Hailemichaelentzat (CJA) izan zen eta hirugarren postua Ander Ganzabalentzat (EIS).

 

Hurrengo lasterketa Murgian leihatu zen. Oroko Andra Mari Sariak ikuskizun ederra eskaini zuen. Ihesaldi handi bat protagonista izan zen egun osoan zehar baina tropelak errenta kontrolatzea lortu zuen eta azkeneko itzulian ihesitako txirrindulariak harrapatzea lortu zuen. Azken kilometroetan eta Oroko igoeraren atarian hainbat eraso suertatu ziren. Haien artean Ferguson Nicholas Robinsonek (EIS) tartea irekitzea lortu zuen eta azken kilometro gogorretan diferentzia mantendu ostean garaipena eskuratu zuen.

 

Hurrengo lasterketa Antzuolan ospatutakoa izan zen. Bertan Lizarte taldeak erakustaldia eman zuen hiru txirrindulari podiumera igota. Hasierako kilometroetan, Deskargako igoeran, ihesaldi garrantzitsu bat sortu zen hainbat txirrindulari indartsuekin. Atzean tropelak aurrekoak harrapatzea lortu ez zuen arren, errenta kontrolatzea lortu zuen. Asentzion gora ihesaldia eta tropela desegiten hasi ziren. Tropeletik Pablo Carrascosa aurrera egiten hasi zen eta lasterketa burura iristean bere bi taldekideekin, Sinuhe Fernandezekin eta Pablo Castrillorekin aurrera egin eta hiruak elkarrekin helmugara iristea lortu zuten.

 

Gatzagako lasterketan Abel Balderstonen beste erakustaldi bat bizi izan genuen. Lasterketa bero boladarengatik moztu behar izan zen eta 80 kilometro zirraragarriak bizi genituen. Untzilan gora Caja Rural taldeak lasterketa gogorra egitea erabaki zuen eta lasterketa buruan 20 txirrindularietako taldea geratu zen. Gatzagako lehenengoan lasterketa buruko taldean erasoak hasi ziren eta tontorrean Jose Marín (TEL) eta Abel Balderstone (CJA) bakarrik pasa ziren. Jaitsieran 5 txirrindularietako taldetxoa osatu zen Jose Marínekin, Dylan Westleyekin (LIZ) eta Caja Rural-Alea taldeko hiru txirrindulariekin: Balderstone, Joseba Lopez eta Samuel Fernandez. Erasoka hasi ziren Caja Ruraleko txirrindulariak eta azkenean Balderstone bakarrik joan zen helmugako mendatea hasi baino lehenn eta atzetik tropelak diferentzia jaitsi zuen arren, ez zuten kataluniarra harrapatzea lortu eta beste garaipen bat eskuratu zuen.

 

Leihatutako azken lasterketan, Villatuertan, partaidetza bikaina izan genuen 174 txirrindulariekin. Hasierako kilometro urdurien ostean lasterketa buruan ihesaldi zabal bat osatu zen txirrindulari oso indartsuekin. Eraulen gora Balderstonek (berriro) bakarrik alde egitea erabaki zuen baina ikusita 80 kilometro falta zirela iheskideei itxoitea erabaki zuen. Tropelean Eulen-Nuuk taldea diferentzia kontrolatzen saiatu zen baina ezinezkoa egin zitzaien eta garaipena ihesaldiko txirrindulariek leihatu zuten. Lezaunen gora Abel Balderstonek igotzaile doai ikaragarriak erakutsi zituen berriz ere eta bakarrik alde egitea lortu zuen. Geratzen ziren malda laburretan errenta bikain kontrolatuz kataluniarrak hirugarren garaipena eskuratu zuen.

 

Sailkapen nagusian Abel Balderstone (CJA) da liderra, 80 punturekin. Bigarren postuan Mulu Hailemichael (CJA) dago eta hirugarren postuan Jose Marin (TEL).

BESTE BERRI BATZUK