Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

STEELS ETA AZPARREN-BERASATEGI ASTEBURUKO IZARRAK

07-KOMARTXOA-KO2022

Larunbatean Ereño Udala Saria gorabeheratsuan Enekoitz Azparrenek garaipena eskuratu zuen. Igandean Zaldibarren Emakumezkoen Euskaldun Txapelketaren debuta ospatu zen eta bertan Claire Steels izan zen lehena.

STEELS-ETA-AZPARREN-BERASATEGI-ASTEBURUKO-IZARRAK

(c) Txirrindulariak Web

Ereñon arratsalde gogorra bizi izan zuen afiziontuen tropelak. Lasterketaren 20. kilometroaren inguruan, Ean sartzean eroriko handia eta gogorra gertatu zen, 20 txirrindulari baino gehiago lurrera erori ziren eta horietatik 5 erietxera eraman behar izan zituzten osasun zerbitzuek. Egoera honekin lasterketa neutralizatu behar izan zuten ordubetez eta hartutako atzerapenarekin ibilbidea laburtzea erabaki zen. Horrela azkenean irteera berriz ere eman zenean txirrindulariek soilik 30-35 kilometro izan zituzten lasterketan.

 

Espero bezala egoera honekin irteera bizi izan zen eta tropela asko luzatu zen. Ereño inguruetako malda guztiek lasterketa gogortu zuten eta azkeneko kilometroetan Laboral Kutxa taldeko Xabier Berasategi eta Enekoitz Azparren txirrindulariak nabarmendu ziren eta Ereñoko azken aldapan gai izan ziren tropelari guztiz gailentzeko eta lasterketa irabazteko. Azparren lehenengo postua eskuratuz eta Berasategi bigarrena. Podiuma Nicholas Ferguson Robinsonek (Eiser Taldea) osatu zuen.

 

Igandean emakumeen debutaren txanda izan zen. Zaldibarko Emakumezkoen Saria 68 kilometroko lasterketa izan zen. Bertan guztira 99 txirrindulari atera ziren junior, 23 urtez azpiko eta elite mailakoak. Miota eta Areitioko gainek lasterketa estutu zuten. Areitioko igoeran Claire Steelsen erasoarekin tropela asko txikitu zen eta lasterketa buruan bost txirrindularietako taldea sortu zen: Claire Steels, Nadine Gill eta Alice Coutinho (Sopela), eta Iurani Blanco eta Ariana Gilabert (Laboral Kutxa).

 

Bost txirrindulariek tarte zabala eskuratu zuten eta Miotako azken igoerara bidean erasoka ibili ziren bosten artean. Igoera hasteko bi kilometro falta zirenean Steelsek berriro ere erasoa jo zuen eta bakarrik joan zen. Atzean tropelak beste lau txirrindulariak harrapatu zituen eta Miotako igoeran erasoek jarraitu zuten arren ezin izan zuten Steels harrapatu. Zaldibarko helmuga marran Steels izan zen garaile, bigarren 44 segundotara Iurani Blanco sartu zen tropelari denbora emanez. Hirugarren Idoia Eraso (Laboral Kutxa) izan zen.


Euskaldun Txapelketen lasterketetaz gain, asteburu honetan kadeteek Beasainen Usurbe Proba leihatu zuten eta bertan Beñat Inarra (Bolintxo Okindegia) gailendu zen. Juniorrek Errenteria Hiria Saria izan zuten Oreretan eta Beñat Garaiarrek (Augar-Laguntasuna) lortu zuen garaipena.

BESTE BERRI BATZUK