Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

ESPAINIAKO MENDI BIZIKLETAKO TXAPELKETETARA

11-KOUZTAILA-KO2023

Asteburu honetan, uztailaren 14tik 16ra, Espainiako Rally Txapelketa ospatuko da Sabiñanigon (Huesca) eta bertan izango da Euskadiko Selekzioa 11 txirrindularirekin.

ESPAINIAKO-MENDI-BIZIKLETAKO-TXAPELKETETARA

(c) Itzalak Photography & ETxF (!) Argazki hau sortzeko Adimen Artifiziala erabili izan da.

Mendi bizikletako txapelketak ostiralean hasiko dira XCC (Short Track) eta XCR (Talde Erreleboa/Team Relay) lasterketekin. Hurrengo egunean XCO -ko (Rally Olinpikoa) lehenenngo lasterketak leihatuko dira eta bertan hasiko da Euskadiko Selekzioaren partaidetza. Eguerdiko 12h45tatik aurrera 23 urtez azpiko gizonezkoen lasterketa leihatuko da eta bertan Euskadiko Selekzioak hiru partaide izango ditu: Gexan Albisu Etxebeste, Ugaitz Arrieta Ugalde eta Igor Bilbao Perez. Arratsaldean ordez, 18h30tan XCE (Eliminator) lasterketa leihatuko da. Eliminator proban Euskadiko Selekzioak 23 urtez azpiko hiru txirrindulariak izango ditu leihan. 

 

Txapelketak igandean amaituko dira. Goiz-goizean, 9h00tan junior mutilen mailako lasterketa leihatuko da, bertan Euskadiko sei txirrindulari izango direlarik. Hauek izango dira junior mutilen mailako partaideak: Jokin Ascarai Ormazabal, Asier Beraza Menoyo, Oskitx Egiguren Santamaria, Unax Galan Cortazar, Unax Lombraña Velasco eta Eneko Olveira Rodrigo. Junior mutilen lasterketaren ostean emakumezkoen lasterketa ospatuko da, 10h47tan junior nesken txirrindularien abiada izango da. Bertan Euskadiko bi ordezkari izango dira: Magali Albisu Etxebeste eta Valeria Mouro Alvarez. 

 

Alex Alvarez Rodriguez hautatzailearen hitzetan: “Konfiantza dugu emaitza duinak eskuratzeko. Iaz Valeriak laugarren postua lortu zuen eta espero dugu aurten aurrera pausu bat emanez domin bat eskuratzea. Asier Berazak eta Gexan Albisuk ere postu onak egiteko aukerak izango dituzte. Espero dugu Gexanek top5agatik borrokatu ahal izatea eta Asier, lehenengo urtekoa den arren, lehenengo hamarren artean sailkatzeko moduan izango da, seguru.”

 

Staff: Alex Alvarez Rodriguez (Hautatzailea), Ander Alvarez, Josu Arbelaiz, Bogdam Florin eta Juan Carlos Hoyas.