Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

ZALOA TREVILLA ETA IÑIGO GOMEZ EUSKADIKO TXAPELDUNAK

12-KOEKAINA-KO2023

Igandean Amurrion Euskadiko XCO Txapelketak ospatu ziren. Urtarrilean estatuko ziklokros txapelketak hartuko dituen zirkuituan Euskadiko txapeldun izendatu ziren Zaloa Trevilla Martin eta Iñigo Gomez Elorriaga elite mailan.

ZALOA-TREVILLA-ETA-INIGO-GOMEZ-EUSKADIKO-TXAPELDUNAK

Elite gizonezkoen mailako podiuma.

Igandean euskal XCOaren egun handia izan genuen Euskadiko XCO Txapelketekin. Amurrioko proba Euskal XCO Koparen amaiera izan zen ere. Txapelketak goizeko 10h00etan hasi ziren emakumezkoen eta kadeteen lasterketekin. Zirkuitua oso irristagarria zegoen gauean zehar egindako euriagatik. Horrek asko baldintzatu zituen lasterketak. Emakumezkoen lasterketan leiha handia izan zen. Zaloa Trevilla Martinek (CER) lortu zuen garaipena uneoro borrokan egon ostean eta teknika ondo landuz kontuan hartuta zirkuitua hain irristakorra izanda edozein momentutan akats batek denbora galtzea eragin zezakela. Bigarren Laura Michelle Calberg (PBR) izan zen eta hirugarren Paula Suarez Chasco (EUL). 23 urtez azpikoen artean Nahia Polo Amenabar (JRG) izan zen onena.

 

Kadete gizonezkoen lasterketan leiha handia izan genuen azken itzulira arte. Azken itzulian Norclamp taldeko Peio Munduate Aizkorretak eta Aimar Fernandez de Gorostiza Mitxelenak aurrera egin zuten eta helmugan Munduate sartu zen txapeldun 1’19” errentarekin Fernandez de Gorostizarekiko. Podiuma Arkaitz Suso Arakamak (FGM) osatu zuen sprint estu bat irabazi ostean. Kadete nesketan Intza del Teso Olaizola (NOR) izan zen txapelduna eta Carlota Berne Gonzalvok (UME) eta Irati Quintano Erdoizak (RME) osatu zuten podiuma.

 

Juniorretan lasterketa ederrak bizi izan genituen. Nesketan Nahia Arana Quintanilla (SBM) nagusi izan zen bigarrenari alde handia aterata. Podiumean Magali Albisu Etxebeste (JRG) eta Antia Mendez Ruiz (ZOR) izan ziren Aranaren alboetan. Mutiletan lasterketa estuago joan zen eta azken itzulira arte ez zen argi egon nor izango zen Euskadiko txapelduna. Helmugaratzen lehena Unax Galan Cortazar (SBM) izan zen txapela eskuratuz Asier Beraza Menoyoren (SBM) eta Jokin Askarai Ormazabalen (JRG) aurretik.

 

Elite mailan Iñigo Gonzalezek (CER) hasieratik nagusi baina Unai Mateosek erritmoa ondo eutsi zion Gonzalezi eta gailendu ez zuen arren, zilarrezko domina eskuratu zuen. Hirugarren postuan David Puente Baldazo helmugaratu zen. 23 urtez azpikoetan Gexan Albisu Etxebeste (JRG) da Euskadiko Txapeldun berria nagusitasun handiarekin, Ugaitz Arrieta Ugalde (SBM) eta Markel Olabe Cierbide (ELE) berarekin zirelarik podiumean.