EUSKADIKO TXIRRIDULARITZA FEDERAZIOAREN MENDI BIZIKLETAKO EGUTEGIA

15-KOMARTXOA-KO2022

Maiatzan martxan jarriko da egutegia, guztira bederatzi proba ospatuko dira, XCO -ko 6, DH -ko 2 eta XCM -ko bat.

EUSKADIKO-TXIRRIDULARITZA-FEDERAZIOAREN-MENDI-BIZIKLETAKO-EGUTEGIA

(c) Carlos Soguero

Hurrengo maiatzaren 7 abiatuko da 2022ko Mendi Bizikletako ETXFren egutegia. Hiru modalitate leihatuko dira. Alde batetik Euskadiko XCO Irekia leihatuko da, maiatzaren 7tik uztailaren 13ra bitartean. Lehenengo proba Aramaion izango da eta jarraian Oiartzunen (maiatzak 29), Ordizian (ekainak 4), Irunberrin (ekainak 12), Barakaldon (ekainak 19), eta Izkuen (uztailak 3) leihatuko dira lasterketak. Ekainaren 19ko proba ere Euskal Herriko Txapelketa izango da.

 

Jaitsierako irekiak berriz bi proba izango ditu. Ekainaren 5ean Larreinetan hasiko da eta uztailaren 7an amaitu Antzuolan. Larreinetakoa Euskal Herriko Txapelketa izango da ere. Maratoi modalitateak proba bakarra izango du, Euskal Herriko Txapelketa urriaren 2an leihatuko da Barakaldon.


Alex Alvarez, ETXFko mendi bizikletako hautatzailearen hitzetan: “Aurtengo denboraldiak oinarriak sendotzeko balio behar digu eta gazteekin lan egiteko. Gure txirrindularien maila igotzeko lanean gaude eta horregatik maila handiko probetara joaten ari gara leihatzera, hilabete amaieran Euskadiko Selekzioa Alpedreteko Espainiako Kopan izango da. Gainera teknifikazio jarraituekin lanean gaude, lan gogorra eginez etorkizunean berriz ere txirrindulari erreferenteak izateko.”

EUSKADIKO XCO IREKIA

Maiatzak 7 / 7 de Mayo

ARAMAIO

Maiatzak 29 / 29 de Mayo

OIARTZUN

Ekainak 4 / 4 de Junio

ORDIZIA

Ekainak 12 / 12 de Junio

IRUNBERRI

Ekainak 19 / 19 de Junio

BARAKALDO (Euskal Herriko Txapelketa)

Uztailak 3 / 3 de Julio

IZKUE



EUSKADIKO DH IREKIA

Ekainak 5 / 5 de Junio

Larreineta

Uztailak 9 / 9 de Julio

Antzuola (Euskal Herriko Txapelketa)



EUSKAL HERRIKO XCM TXAPELKETA

Urriak 2 / 2 de Octubre

Barakaldo

ARGAZKI GALERIA

EUSKADIKO TXIRRIDULARITZA FEDERAZIOAREN MENDI BIZIKLETAKO EGUTEGIA