Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

GAZTETXOAK TXAPELKETAREN ITZULERA

22-KOAPIRILA-KO2024

Euskal Herria Txapelketarekin gertatu bezala larunbat honetan Gaztetxoak Txapelketa itzuliko da kadete mailako txirrindularientzat. Hiru proba izango ditu ekainera bitartean.

GAZTETXOAK-TXAPELKETAREN-ITZULERA

(c) ETXF

Denboraldi honetako berritasun nagusiena da Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren txapelketa guztien itzulera. Martxoan Euskal Herria Txapelketaren lehenengo hitzordua izan bagenuen Zumaiako Joxe Mari Kortaren Oroimenezkoan, larunbat honetan San Prudentzio Saria kadeteentzat lehenengo jomuga izango da. Euskal Herrian dagoen litzentzia kopuruari erreparatuta partaidetza handia espero da Aiaran, 200 txirrindulari ingururekin.

 

Lasterketak 11:00tan izango du abiada Arespalditzan 47 kilometro burutzeko. Mendate puntuagarririk edo tarteko helmugarik izango ez dituen arren, Arespalditzako eta Beotegiko maldek lasterketa erabakitzen lagunduko dute. Helmuga ere Arespalditzako herrian izango dute txirrindulariek 12:15 aldera.


Lehenengo hitzordu honen ostean beste bi hitzordu izango ditu Gaztetxoak Txapelketak. Hurrengoa ekainaren 1ean Etxebarriako Sari Nagusia ospatuko da eta txapelketari itxiera emateko ekainaren 23an San Juan Saria-Iñigo Diazen Oroimenezkoa lehiatuko da Agurainen. Junior mailarekin gertatuko den bezala, estatuko txapelketen ostean txapelketa berri bat lehiatuko da kadete mailakoentzat. Uztailean eta abuztuan Maimur Txapelketa lehiatuko da. Hitzordu hauekin batera maiatzaren lehenean Amurrion kadeteek Euskadiko Errepideko Txapelketa lehiatuko dute euskal txapelaren lortzeko helburuarekin.

BESTE BERRI BATZUK