Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

LEHENDAKARI TXAPELKETA MARTXAN

06-KOUZTAILA-KO2023

Larunbat honetan Murgian udako Lehendakari Txapelketa abiatuko da. Irailera bitartean 16 lasterketa leihatuko dira 27 urte azpiko txirrindularientzat.

LEHENDAKARI-TXAPELKETA-MARTXAN

(c) ETxF

2022ko formatuari jarraituz, behin Euskaldun Txapelketa amaituta eta estatuko errepide txapelketak leihatuta, ETxFk udan zehar Lehendakari Txapelketa koordinatuko du gainerako euskal federazioekin eta antolatzaile elkarteekin. Larunbatean, Murgian Oroko Andra Mari Saria leihatuko da 143 kilometrotako ibilbidearekin. Hurrengo egunean Antzuola Saria ospatuko da 3 mendate puntuagarrirekin.

 

Txapelketa datorren asteburuan jarraipena izango du Villatuertan eta Gatzagan. Jarraian abuzturako jauzia emango da Oiartzungo Xanisteban Sariarekin eta gero Muxika, Amurrio, Aretxabaleta, Laudio, Elgoibar, Gernika eta Zegamako lasterketekin. Txapelketa amaitzeko irailean Urduliz, Baranbio, Altsasu eta Oñatiko lasterketak izango ditugu.

 

Aurreko urtean, Mulu Kinfe Hailemichaelek Lehendakari Txapelketa irabazi zuen eta udan zehar euskal errepideetan emandako maila bikainari esker profesionaletarako jauzia ematea lortu zuen Caja Rural-Seguros RGA taldearekin. Bigarren postuan ere gaur egun profesionala den beste txirrindulari bat izan zen: Xabier Berasategi Garmendia, Euskaltel-Euskadirekin gaur egun. Hirugarren postuan Eiser taldeko Ander Ganzabal Bilbaok amaitu zuen, gaur egun Laboral Kutxako txirrindularia dena eta seguru maila handiarekin leihatzen ikusiko duguna Lehendakari Txapelketan.

 

Uda osoan zehar txapelketaren jarraipena egiteko sare sozialetan #LehendakariTxapelketa traola izango da komunikazio kanal ofiziala.

BESTE BERRI BATZUK