Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

EÑAUT BILBAO ARRILAGA DA EUSKADIKO TXAPELDUN BERRIA

01-KOMAIATZA-KO2024

Bizkaitarra talde txiki baten sprint bihurri batean nagusitu da Euskadiko txapeldun berria izateko. Beste urte batez kadete mutilen txapelketak partaidetza arrakasta izan du 200 partaiderekin.

ENAUT-BILBAO-ARRILAGA-DA-EUSKADIKO-TXAPELDUN-BERRIA

Txapelketako podiuma (c) ETxF

Tropel erraldoia batu da gaur goizean Amurrioko San Jose auzoan Euskadiko Kadete Mutilen Errepideko Txapelketak lehiatzeko. Euskadi osoko taldeak ibilbideko 51 kilometro betetzeko asmoarekin atera dira goizeko 11h00etan. Guztira bost itzuli eman beharko zizkioten Amurrioko Txirrindulari Elkarteak diseinatutako zirkuituari. Itzuli bakoitzean Zaraobeko maldak markatuko zuen gogortasuna. Irteeratik hainbat txirrindulari ausartu dira erasoa jotzera baina hirugarren itzulira arte inorrek ez du lortu tarte nabarmenik irekitzea. Hirugarren itzulian bai eraso sendoagoek eta kilometroen kargak eragin dute zenbait saiakerek segundu gutxi batzuk irekitzea. Horrela Manex Garate (BAQ), Danel Gorostiaga (LUY) eta Odei Serrano (GAS) lehenengo eta Unai Borrajo (CFO) jarraian bakarka lortu dute lasterketa buruan mantentzea kilometro batzuetan.


Azken itzulian sartutakoan erasoek jarraitu dute eta kanpaila hotsak entzutean JRG taldeko bi txirrindularik, Manex Olaizek eta Jokin Pozok tarte txiki bat irekita zuten. Zaraobeko azken igoeran bi txirrindulari hauek harrapatu ditu tropelak eta Urko Nazabal Elolaren (LIM) eta Eñaut Bilbao Arrilagaren (F2I) astinaldiak lortu egin du tropela moztea. Zortzi kilometroren faltan hamabikote bat osatu da lasterketa buruan eta bizi-bizi 15 segundutako errenta ireki dute. Atzetik tropela ziztu bizian ibili baldin bada ere 15 segundu horiek mantentzen izan dira ihesitako txirrindulariak. Azken kilometroan sartuta, seguru zen hamabikote horretatik aterako zela txapeldun berria eta horrela 150 metrotara zegoen biribilgunean Eñaut Bilbaok jo egin du eta Ion Egia Barañano (LUY) gurpila jarraitzen saiatu bada ere inorrek ezin izan dio berriztarrari txapelketa kendu. Ion Egia bigarren sailkatu da eta podiuma Urko Nazabal gipuzkoarrak itxi du.

 

BESTE BERRI BATZUK