Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

LEA ARTIBAI TXALLENGEA LEHIATUKO DA ASTEBURU HONETAN

10-KOAPIRILA-KO2024

Lea Artibai Txallengearen laugarren edizioak euskal txirrindularitzaren protagonismoa hartuko du asteburu honetan zehar. Aurten Euskaldun Txapelketaren baitan lehiatuko da hiru egunetako proba.

LEA-ARTIBAI-TXALLENGEA-LEHIATUKO-DA-ASTEBURU-HONETAN

(c) ETxF

Emakumezko egutegi ez profesionalaren hitzordu nagusia heldu da. Lea Artibai Txallengeak hiru egunez emakumezko kadete, junior eta afizionatuen egutegia markatuko du. Ostiralean atariko proba izango dute Lekeitioko kaiaren inguruan. Larunbatean bigarren etapa Berriatuan izango da eta Ondarroa-Lekeitio arteko errepide ezagunak, “milkurbasek” eta Asterrikako mendateak zeresan handia izango dute. Azkeneko egunean Markina Xemeinen erabakiko da sailkapen nagusia Gontzugaraiganeri bi igoera burutu ostean.

Kadete mailako txirrindulariek bigarren eta hirugarren etapetan lasterketa independentea lehiatuko dute. Berriatuako etapan zein Markina Xemeingo etapan kadeteek Merelludiko mendatea eta “milkurbas” izango dituzte epaile gisa. Partaidetzari dagokionez guztira 214 txirrindulari izango dira (egunaren arabera aldatu daitekena), horietatik 78 kadete, 57 junior eta 79 afizionatu.


Hiru egunak Euskaldun Txapelketarako puntuagarri izango dira lasterketa independente gisa. Otsailean estreinatu zen Emakumezkoen Euskaldun Txapelketa Oreretako Ane Santesteban Txirrindulari Sariarekin, kadeteentzat eta juniorrentzat. Bertan Ainhoa Sanz Montalvo (BAQ; Juniorra) eta Elena Cuenca Anabitarte (GOE; Kadetea) lortu zuten txapelketaren lidergoa. Afizionatuen kasuan aldiz aurtengo lehenengo lasterketa izango dute txapelketaren baitan eta aurreikusitako partaidetza maila onak aurreikusi dezake igandean Euskaldun Txapelketako lidergo maillota lortzen duena maila handia erakutsi izango duela asteburu osoan zehar.

BESTE BERRI BATZUK