Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

IZARO ETXARRIK, LAIA BOSCHEK ETA OLATZ GABILONDOK IRABAZI DUTE EUSKALDUN TXAPELKETA

19-KOUZTAILA-KO2023

Azken bi lasterketen ostean, amaitu egin da aurtengo Euskaldun Txapelketa emakumezkoentzat. Berritasun handiak izan dituen txapelketak kadete eta junior mailan jarri du fokua.

IZARO-ETXARRIK-LAIA-BOSCHEK-ETA-OLATZ-GABILONDOK-IRABAZI-DUTE-EUSKALDUN-TXAPELKETA

Euskaldun Txapelketako podiumak. (c) ETXF

Asteburu honetan lehen aldiz antolatutako Ulma Txallengearen ostean amaitutzat eman da Emakumezkoen Euskaldun Txapelketa. Txallenge honetan erlojuaren aurkako eta errepideko lasterketa bana ospatu dira, bi proba puntuagarri beraz. Honekin kadete eta junior mailako sailkapenak erabaki dira.

 

Euskaldun Txapelketa martxoan hasi zen Atarrabiako Catxornaren Oroimenezkoarekin. Hurrengo lasterketa Larrinben antolatutako Euskadiko Txapelketak izan ziren eta jarraian Tafalla, Urretxu eta Ulma Txallengearen azkeneko bi lasterketak izan ditugu.

 

Kadete mailan Izaro Etxarri Aranburuk (AND) lortu du garaipena 46 punturekin eta 2 garaipenekin. Etxarriren taldekidea, Irati Aranguren Carbaieda bigarren sailkatu da 41 punturekin eta Ulma Txallengearen lehenengo etapan garaipena lortu ostean. Podiuma Paula Ostiz Taco naparrak (NAF) itxi du 30 punturekin eta hiru garaipenekin.

 

Junior mailan azkeneko asteburuak erabaki du podium osoa. RFEC selekzioarekin kontzentratuta zeuden txirrindularien faltarekin, Laia Bosch (ECO) kataluniarra gailendu egin da Euskaldun Txapelketan 44 punturekin eta bi garaipenekin. Bigarren postua Itxaso Plaza Amozarrainentzat (IGA) izan zen, 35 punturekin eta podiuma Ayala Serrano Mansok (ZKL) itxi zuen 34 puntu eta garaipen binarekin.

 

Afizionatuen mailari dagokionez, pasa den astean amaitu zen Euskaldun Txapelketa bi lasterketen ondoren -Larrinbe eta Urretxu-. Olatz Gabilondo Zenitagoia (ZAT) izan zen sailkapen nagusiko garailea, Olatz Marquet Ferran (ZAT) bigarren sailkatu zen eta Olatz Camino Arteagak (ABA) podiuma itxi zuen 23 urtez azpiko lehenengo txirrindularia izanik.

BESTE BERRI BATZUK