Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

EUSKAL HERRIA TXAPELKETAREN ABIADA

13-KOAPIRILA-KO2022

Bihar Durangon hasiko da aurtengo Euskal Herria Txapelketa, junior mailakoentzat ETXFk antolatutako txapelketa. Guztira 184 txirrindulari bilduko dira Durangon 94,2 kilometrotako ibilbidea burutzeko.

EUSKAL-HERRIA-TXAPELKETAREN-ABIADA

Aitor Bugallo Oroimenezkoaren kartela

Durangon hasiko da bihar arratsaldean, ostegun santuan, 2022ko Euskal Herriko Txapelketa. Aitor Bugalloren Oroimenezkoak guztira 184 junior bilduko ditu, Euskal Herri osoko taldeekin. Ibilbideak bi zati ezberdindu izango ditu, hasteko txirrindulariek Miotako zirkuituari hiru itzui emango dizkiote. Jarraian bigarren zati gogorra hasiko dute Areitioko, Goiuriako eta Goiuria-San Juango igoerekin. Azken mendateek lasterketa txikituko dute eta txirrindulari indartsuenak izango dira garaipena lortuko dutenak. Lasterketa 16h00tan hasiko da, goizean aldiz Aitor Bugalloren Oroimenezkoaren lehenengo zatia ospatuko da Elite-23 Urtez Azpikoen lasterketarekin, Bizkaiko Txapelketa izango dena.

 

Euskal Herria Txapelketak jarraipena izango du udaberrian eta udan zehar. Hurrengo lasterketa Amurrion ospatuko da maiatzak 21ean. Jarraian Berriatua (maiatzak 29), Segura (ekainak 4), Arabako Mendialdea (uztailak 9) eta Villatuerta (abuztuak 14) izango dira. ETXFren helburua txapelketa hau indartzea da, hurrengo edizioetan proba gehiago izanda eta txapelketa jarraituagoa eginda.

 

Durangoko lasterketak zuzeneko jarraipena izango du Twitterren @duranguesasc kontuan eta #AitorBugalloMem traolan.

ARGAZKI GALERIA

EUSKAL HERRIA TXAPELKETAREN ABIADA

BESTE BERRI BATZUK