Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

IKER BARANDIARANEN GARAIPENA DURANAN

20-KOAPIRILA-KO2022

Iker Barandiaranek (EIS) garaipena lortu zuen Duranako Eusebio Velez Garaikurra. Zangoza Hiria Sarian Purito Cycling taldeko txirrindulariak nagusi izan ziren.

IKER-BARANDIARANEN-GARAIPENA-DURANAN

(c) Txirrindulariak

Iker Barandiaran (EIS) nagusi izan zen Duranan ospatu zen Eusebio Velez Garaikurrean, Euskaldun Txapelketaren baitan. Duranako lasterketa txapelketa osoan zehar antolatutako lasterketarik bereziena izan zen, 153 kilometro guztiz lauak izan ziren, ibilbide zeharo ezberdina. Horrek lasterketaren gidoia zeharo aldatu zuen, inolako igoerarik gabe taldeek bazekiten ezinezkoa izango zela tropela haustea beraz egun osoan zehar tentsio handia izango zen tropelean. Hasieratik ihesaldi saiakerak uneorokoak izan ziren baina tropelak ez zuen inolako taldetxorik aurre egitea onartu. Tropelean kontrola gizon azkarren taldeek izan zuten, batez ere Caja Rural-Alea taldeak.

Azken 60 kilometroetan ihesaldi nabarmen bat osatu zen 4 txirrindulari indartsuekin, bertan ziren Diego Uriarte (LIZ), Nicolas Alustiza (LAB), Fergus Nicholas Robinson (EIS) eta Yago Segovia (GOM). Talde handiak gogor lan egin behar izan zuen hauek harrapatzeko baina azken 30 kilometrotako itzulia hastean harrapatu zituzten. Azken kilometroak oso biziak izan ziren eta zenbait eroriko izan ziren arren, aurreikusitako gidoia bete zen eta sprintean erabaki zen lasterketa.  Telmo Senperena (EIB) lehena izan zen sprinta abiatzen baina oso luze egin zitzaion eta hankak ito zitzaizkion. Azken metroetan Iker Barandiaranen (EIS) eta Andoni Lopez de Abetxukoren (CJA) arteko leiha izan zen eta Barandiaranek Abetxukori aurre egitea lortu zuen azken 50 metroetan eta garaile izan zen. Txapelketaren lider Enekoitz Azparrenek jarraitzen du.

 

Larunbatean Gaztetxoak Txapelketako bigarren proba leihatu zen Zangozan. Bi lasterketa leihatu ziren, 1. urteko kadeteentzat eta 2. urteko kadeteentzat. Lehenengo lasterketa azken 15 kilometroetan erabaki zen, Xabierreko mendatea gainditu eta gero Ferran Marcek (PUR) erasoa jo zuen eta bakarrik joan zen helmugara iritsi arte. Tropela 43 segundotara iritsi zen eta sprinta Joel Muntek (PUR) irabazi zuen.

Bigarren urtekoen lasterketak lehenengoaren gidoi berdina jarraitu zuen. Lasterketa erdialdera Adriá Pericasek (PUR) bakarrik alde egin zuen eta errenta handia lortu zuen. Eguneko bi mendateak gaindituta -Xabier eta Liedena- errenta 3 minutu ingurukoa zen eta erakustaldi bikaina burutu eta gero bakarrik iritsi zen helmuga lerrora 2’10”ko tartearekin bigarren sailkatuarekiko. Bigarren postua Marti Pratginestosentzat (PUR) izan zen, tropel handi bat denbora emanez. Txapelketako liderrak Iker Villarrek (EGA/2.) eta Ibai Villatek (BAQ/1.) izaten jarraitzen dute.

BESTE BERRI BATZUK