Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

ISABEL MARTÍN ATARRABIAKO JAUN ETA JABE

14-KOMARTXOA-KO2022

Isabel Martinek irabazi zuen Catxornaren Oroimenezkoa igande honetan, junior mailan garaipena Laura Ruizentzat izan zen. Aiztondo Klasikoa ikusgarria izan zen Fernando Tercero izan zen garailea, Mikel Retegi bigarren postuan euskaldun onena izan zen.

ISABEL-MARTiN-ATARRABIAKO-JAUN-ETA-JABE

(c) Ander Altuna Maeztu

Igande honetan, martxoak 13an Atarrabian Euskaldun Txapelketaren bigarren proba ospatu zen, Catxornaren Oroimenezkoa. Bi lasterketa antolatu ziren, juniorrentzat eta open mailakoentzat. Juniorren lasterketan hasierako kilometroetatik laterketa buruan sei txirrindularietako taldea osatu zen, bertan zeuden Saioa Organbide (LAC), Olatz Camino (ARA/Euskal Herriko Txapelduna), Carolina Leonard, Lucia Ruiz eta Laura Ruiz (RMI) eta Heidi Gaugain (URT). Txirrindulari hauek tropelaren oniritziarekin errenta handia lortu zuten eta soilik Oneka Sanchez (ZAT) saiatu zen ihesitako txirrindulariak harrapatzen, egun guztia bakarkako jazarpena eginda. Amaieran ihesitako seiek sprintean jokatu zuten lasterketa eta Laura Ruiz izan zen azkarena.

Open mailako lasterketak juniorren lasterketaren gidoi berdintsua jarraitu zuen. Hasierako kilometroetan bost txirrindularietako ihesaldia osatu zen lasterketa buruan. Bertan txirrindulari hauek ziren: Irantzu Beloki (Laboral Kutxa), Naia Amondarain (Sopela), Isabel Martín (Rio Miera) eta Maryna Varenyk eta Claudia San Justo (Eneicat). Tropelak ihesaldia onartu zuen eta errenta zabaldu egin zen. Azkeneko kilometroetan ihesitako txirrindulariek erasoak jo zituzten baina inork ez zuen alde zabalik lortu eta bostak elkarrekin iritsi ziren Atarrabiara. Sprintean Isabel Martinek bere abiadura baliatu zuen eta garaipena lortu zuen, iaz egin zuen bezala.

 

Euskaldun Txapelketaz gain, igandean Espainiako Koparen baitan Aiztondo Klasikoa leihatu zen Larraul eta Alkiza artean. Estatuko afizionatu txirrindulari onenak bertaratu ziren Aiztondora. Hasieran lau txirrindularietako ihesaldia sortu zen, bertan Diego Uriarte (LIZ) eta Telmo Senperena (EIB) euskaldunak ziren. Aiztondoko zirkuituan sartzean tropelak diferentzia murrizten hasi zen eta azken 30 kilometroetan ihesaldia neutralizatu eta Sinuhe Fernandezek (LIZ) eta Fernando Tercerok (EOL) alde egin zuten. Alkizako azken igoeran beste txirrindulari batzuk aurreko biei gehitu zitzaizkien, horien artean Mikel Retegi (LIZ) eta Mikel Mujika (TEL) zeuden. Azken kilometroan Tercerok berriz ere erasoa jo zuen eta bakarrik joan zen eta helmugan bakarrik sartu zen Aiztondo Klasikoa irabaziz. Bigarren Retegi izan zen, hirugarren Pablo Castrillo (LIZ) eta laugarren Mujika.

Asteburu honetan ere Aiarako Bira hasi zen Amurrioko eta Laudioko etapekin, kadete mailakoentzat. Kadeteek ere Zarautzen izan zuten lasterketa eta bertan Auritz Mendiak (CJI) irabazi zuen. Juniorrek Mutrikun eta Altsasun izan ziren, garaileak Aimar Galdos (CFO) eta Oscar Fuentes (ALI) izan ziren.

BESTE BERRI BATZUK