Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

ETXFko ZIKLOKROS RANKINGAREN HASIERA ARRAKASTATSUA

24 DE NOVIEMBRE DE 2022

Neguko denboraldia dagoeneko hilabete darama euskal zelaiak animatzen ETXFko Ziklokros Rankingari esker. Berrizen ospatutako hasierako lasterketaren ostean, hurrengo lasterketak Legazpin, Zornotzan eta Lezaman izan dira.

ETXFko-ZIKLOKROS-RANKINGAREN-HASIERA-ARRAKASTATSUA

Zornotzako lasterketaren ostean hauek ziren liderrak kadete eta junior mailan.

*Euskaraldia iraun bitartean ETxFren komunikazioa euskaraz jardungo du esklusiboki. HITZEZ EKITEKO GARAIA DA!

 

Lehenengo hilabete bikaina burutu dute euskal ziklokroslariek. Ospatutako lau lasterketetan partaidetza maila oso ona izan dugu, batez ere oinarrizko mailetan -kadete eta junior-. Aurten, ETxFko Ziklokros Rankingak bere ohiko formatua berreskuratu du eta junior eta kadete mailan liderren maillotak berreskuratu dira, NaturBerok babestuta.

 

NaturBero da bi oinarrizko mailen babeslea eta maila hauek dira ikuskizun handiena eskaini dutenak. Lehenengo lasterketan Gorka Corres Ibañez de Opakuak (ELE) eta Nahia Arana Quintanillak (MIB) garaipena lortu zuten Berrizen, baina horren ostean ezin izan dute lidergoa mantendu nazioarteko egutegian izan direlako Euskadiko eta estatuko selekzioekin. Haien tokia Gari Ugarte Larreak (BEL) eta Nahia de Miguel Etxebarriak (BIA) hartu dute. Gari Ugartek garaipena etxean lortu zuen, Legazpin, lidergoa eskuratuz. Zornotzako eta Lezamako lasterketen ostean (Lezaman ez zuen parte hartu) lider da 31 punturekin, 2 puntuko aldearekin bigarrenari, Oinatz Farelo Sarasuari (CFO). Nahia de Miguelek lidergoa Lezamako azkeneko lasterketan eskuratu zuen 9 puntuko aldea irekiz Irati Gomez Gomezekiko (ZOR).

 

Kadete mailan lehenengo lasterketa Nahia Garcia Bidaburuk (CFO) eta Arkaitz Suso Arakamak (FGM) irabazi zuten. Nahia Garcia Espainiako Kopako lasterketak leihatzen izan da eta ezin izan du lidergoa defendatu, Lezama berriz ere garaipena lortu duen arren. Emakumezkoetan lidergoa Laida Hierro Altzolaren (CFO) soinean dago orain. Arkaitz Susok bi bigarren postu lortu ditu eta horrenbestez lider da 32 punturekin, 4 puntutako aldea aterata Markel Aranaz Secori (ALG) bigarren postuan dagoela.

 

ETxFko Ziklokros Rankingak jarraipena izango du igande honetan Abadiñon (Bizkaian).

 

Sailkapen guzitak honako estekan kontsultatu daitezke: https://fvascicli.eus/index.php/es/smartweb/seccion/clasificacionescircuito/euskadi/2022/22EUSCX/2840-CADETE