Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

CLAIRE STEELSEK LEA-ARTIBAI TXALLENGEA MENDERATU DU

12-KOUZTAILA-KO2022

Txirrindulari britaniarrak Euskaldun Txapelketaren baitan leihatutako bi egunetako itzulia irabazi du nagusitasunez bi etapak irabazita. Bigarren postua Nadine Gillentzat izan da eta hirugarren postua Patricia Ortegarentzat.

CLAIRE-STEELSEK-LEA-ARTIBAI-TXALLENGEA-MENDERATU-DU

(c) Txirrindulariak Web

Menderaezina, horrela definitu daiteke Sopela taldeak emandako erakustaldia asteburu honetan Lea-Artibai Txallengean. Leihatutako bi etapetan Claire Steels izan da etapako garailea eta Nadine Gillek eskuratu du bigarren postua. Lehenengo egunean, larunbatean, Berriatuako etapa ospatu zen. Lehenengo kilometroetan, Lekeitio eta Ondarroa arteko errepidean eguneko ihesaldia osatu zen Ziortza Isasiren (ENE) erasoaren ostean. Ihesaldian zeuden Isasi eta Lija Laizane bere taldekidea, Claire Steels eta Nadine Gill (SWT), Olatz Marquet (ZAT) eta Maribel Agirre (ZAF).

Atzean Laboral Kutxa taldeari egokitu zitzaion jazarpena antolatzea. Lan bikaina egin zuten arren, bereziki Amaia Lartitegiri esker, ez zuten lortu azken mendatea baino lehen ihesaldia harrapatzea. Azken mendatean, Mendexan, ihesaldia lehertu zen. Claire Steels hasieratik erasora pasa zen eta txirrindulariak banan-banan igo zuten mendatea. Helmugarako bidean taldetxoak antolatu ziren eta lasterketa buruan Sopela taldeko bi txirrindulariak izan ziren, Claire Steels eta Nadine Gill. Helmugan Steels izan zen lehena, bigarrena Nadine Gill eta hirugarren postua Lija Laizanentzat izan zen, 1’21”ra.

Bigarren etapa Markina-Xemeinen leihatu zen. Ibilbide gogorra zuten aurretik txirrindulariek Miloi eta Gontzagariganeko igoera bikoitzekin. Lehenengo kilometroetan ihesaldi interesgarri bat osatu zen, bertan zeuden Usoa Ostolaza (LAB), Alessia Bulleri (ENE) eta Isabel Ferreres (SWT). Gontzagariganeko lehenengo lehenengo igoerarako Sopela taldeak ihesaldia harrapatzea lortu zuen eta harrapatu bezain laster Steelsen eraso gogorra etorri zen. Bere atzean Nadine Gill eta Ariana Gilabert (LAB) atera ziren eta lasterketa buruan hirukote bat osatu zen. Mendatea eta gero atzean tropeltxo txiki bat osatu zen eta Eneicat taldeari egokitu zitzaion jazarpena antolatzea.

 

Eneicat taldearen lana arren, errentak gora egin zuen eta ia bi minututara iritsi zen. Azken igoera hasi baino lehen, Munitibarrera bidean, Claire Steelsek beste eraso bat jo zuen eta bakarrik joan zen. Bikote jarraitzailean Ariana Gilaberti egokitu zitzaion jazarpen lanak egitea baina mendate hastean ustuta iritsi zen eta Nadine Gillek atzean utzi zuen gazte katalana. Atzean tropelean mugimenduak izan ziren baina dagoeneko galera handia zuten, ia 5 minutu Steelsen eta tropeleko lehenengo txirrindulariaren artean. Mendatea gainditzen lasterketa neutralizatu behar izan zen trafiko istripu batengatik, behean denborak errespetatu ziren eta Steelsek azken 5 kilometro egin zituen helmugan etapa irabazteko eta nagusia ziurtatzeko. Bigarren postua, etapan eta nagusian Nadine Gillentzat izan zen. Ariana Gilabertek lortu zuen hirugarren postua etapan eta Patricia Ortega eguneko laugarren postuarekin sailkapen nagusiko hirugarren postua ziurtatu zuen.

 

BESTE BERRI BATZUK