Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

IKER MINTEGI TXAPELDUN ITURMENDIN

17-KOMAIATZA-KO2022

Igandean, maiatzak 15ean, ospatu zen Iturmendi Garaikurra, Euskaldun Txapelketarako baliogarria. Iker Mintegi altsasuarrak lortu zuen garaipena helmugan bakarrik sartuta.

IKER-MINTEGI-TXAPELDUN-ITURMENDIN

(c) Txirrindulariak Web

Euskaldun Txapelketak proba berri bat izan zuen aurreko igandean Iturmendin, Nafarroan. Lasterketan 170 txirrindularik parte hartu zuten. Hasierako kilometroetan ihesaldi saiakera ugari izan ziren baina inork ez zuen lortu tarte nabarmenik irekitzea. Ibilbide gogorra zen arren, Altamira Mendateari zortzi igoerekin, abiadura oso azkarra izan zen uneoro. Lasterketa erdialdera tropela bitan banatu zen. Izen handi gehienak aurrean zeuden eta atzean Eulen-Nuuk jarri zen tiraka lasterketa berriz ere batzeko.

Diferentziak gutxitzea lortu zutenean, Altamiran gora hainbat txirrindulari erasora pasa ziren bigarren tropeletik lehenengora pasatzeko, tartean Xabier Berasategi (LAB) txapelketako liderra. Lehenengo tropelean Caja Rural-Alea taldeak hainbat kiderekin erritmoa markatu zuen gutxieneko diferentzia mantentzeko. Azken itzulian aurreko tropela guztiz desegin zen eta bakarrik izen handiek jarraitu zuten. Unai Zubeldia (LAB) bakarrik alde egiten saiatu zen, bera harrapatzean Diego Uriartek (LIZ) ere bakarrik joatearen saiakera egin zuen.

 

Uriartek taldetxoari estutasun handian jarri zion. Erratzuarrak bikain ibiltzen baita horrelako egoeretan baina azken kilometroetan Uriarte harrapatu zuten eta segidan Iker Mintegik (LAB) erasoa jo zuen eta bakarrik joan zen. Taldea saiatu zen arren ez zuten lortu Mintegi harrapatzea eta altsasuar gazteak garaipena lortu zuen. Bigarren Uriarte izan zen eta hirugarren Javier Ibañez (CJA). Euskaldun Txapelketako lider Xabier Berasategik jarraitzen du.

BESTE BERRI BATZUK