Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

RAKMATULLINA ETA OSTIZ ARABAKO ITZULIKO TXAPELDUNAK

12-KOMAIATZA-KO2022

Asteburuan Euskaldun Txapelketaren baitan kadete eta junior mailakoen Arabako Itzulia ospatu zen. Dania Rakmatullina juniorretan eta Paula Ostiz kadetetan txapeldunak izan ziren.

RAKMATULLINA-ETA-OSTIZ-ARABAKO-ITZULIKO-TXAPELDUNAK

(c) Iñaki Gonzalez de Heredia

Arabako Itzuliko lehengo etapa Larrinben leihatu zen. Kadeteen lasterketan denboraldi honetako lasterketa guztietan bezala, Paula Ostizen (LAC) nagusitasuna erabatekoa izan zen. Etapa erdialdera, errepetxoak hastean Ostizek erritmo aldaketa egin zuen bakarrik joan zen. Atzean tropela geroz eta txikiagoa zenez ez zuten lortu antolatzea txirrindulari naparra harrapatzeko. Azkenean helmugan Paula Ostiz bakarrik sartu zen, bigarren Izaro Etxarri (AND) izan zen 2’10”ra eta talde nagusian lehenengoa Irati Aranguren (AND) izan zen.

 

Junior lasterketak hasiera lasaia izan zuen. Lehenengo mendatean tropela hautsi zen eta soilik 24 txirrindulari geratu ziren buruan. Bigarren igoeran tropela are gehiago hautsi zen eta aurrean lau txirrindulari geratu ziren: Dania Rakmatullina (VIQ), Naroa Olano (ZAT), Izaro Oliveira (MIR) eta Izaro Zurriarain (AND). Azkeneko igoeran Rakmatullina bakarrik joan zen eta helmugaraino bakarrik iritsi zen. Izaro Zurriarain bigarren izan zen eta Naroa Olano hirugarren.

 

Bigarren egunerako lehenengo etapan gertatukoarengatik sailkapen orokorrak nahiko erabakita zeuden. Kadete lasterketan aurreko egunean bezala Paula Ostiz (LAC) izan zen ihesaldi saiakera gehien egin zituena baina ez zuen lortu alde egitea. Azken kilometrora tropela elkarrekin sartu zen, Barrundiako maldak erabakiko zuen beraz etapa. Sprintean berriz ere ikusi zen Paula Ostiz besteen gainetik dagoela eta garaipena erraz eskuratu zuen. Bigarren Naiara Espinosa (IPQ) izan zen eta hirugarren Irati Aranguren (AND). Euskaldun Txapelketako sailkapenean Irati Aranguren dugu lider.

 

Junior lasterketak kadeteen lasterketaren gidoi berdina jarraitu zuen. Eraso saiakera ugari izan ziren arren inork ez zuen lortu tarterik irekitzea. Lasterketa sprintean erabakiko zela zirudienean, 5 kilometroren faltan, tropelean eroriko bat egon zen eta zenbait izen garrantzitsu harrapatzeaz gain -tartean Euskaldun Txapelketako liderra zen Oneka Sanchez (ZAT)- tropela desegituratu egin zen. Azkeneko maldara taldetxo bat iritsi zen eta Maria Modenes (ARA) izan zen indartsuena, Izaro Zurriarain (AND) bigarren eta hirugarren Natalia Alonso (VIE). Izaro Zurriarain da Euskaldun Txapelketako lider berria.

ARGAZKI GALERIA

RAKMATULLINA ETA OSTIZ ARABAKO ITZULIKO TXAPELDUNAK
RAKMATULLINA ETA OSTIZ ARABAKO ITZULIKO TXAPELDUNAK
RAKMATULLINA ETA OSTIZ ARABAKO ITZULIKO TXAPELDUNAK
RAKMATULLINA ETA OSTIZ ARABAKO ITZULIKO TXAPELDUNAK
RAKMATULLINA ETA OSTIZ ARABAKO ITZULIKO TXAPELDUNAK

BESTE BERRI BATZUK