Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

BIHAR HASIKO DA 2023KO EUSKALDUN TXAPELKETA

24-KOOTSAILA-KO2023

Euskaldun Txapelketa martxan da berriz ere bihar ospatuko den Zumaiako Sariarekin. Txapelketak 17 lasterketa izango ditu eta Tolosako Jose Maria Anzaren Oroimenezkoarekin amaituko da ekainaren 17an.

BIHAR-HASIKO-DA-2023KO-EUSKALDUN-TXAPELKETA

Zumaia Sariko kartela

Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren txapelketak larunbat honetan hasiko dira Zumaian. Guztira 17 proba izango ditu Gizonezkoen Euskaldun Txapelketak eta ekainera arte luzatuko da. Jarraian Lehendakari Txapelketa abiatuko da uztailetik irailera arte. Aldi berean denboraldi osoan zehar Emakumezkoen Euskaldun Txapelketa berritua ospatuko da, martxoaren 12an hasita Atarrabian. Hiru txapelketek indar berrituak datoz iazko Decathlonen babesari aurten Laboral Kutxaren kolaborazioa gehituko baitzaie.

Zumaiako Saria goizeko 10h00etatik aurrera leihatuko eta bertan partaidetza zabal espero da ia 200 txirrindulariekin. Zumaiako lasterketak 110 kilometro izango ditu eta 3. mailako Meagaseko mendatea bitan gainditu beharko dute txirrindulariek. Aldi berean bi tarteko helmuga izango dira Zumaiako kaian. Klasikoa den bezala, Zumaian sprinta espero da baina beti aukera dago txirrindulari indartsu batek sprinta hausteko eta garaipena lortzeko 2020ean Jon Barrenetxeak eta 2016an Julen Amarikak egin zuten bezala.

Essor Basqueren ostean euskal denboraldiak jarraipena izango du erreferentea den txapelketaren hasierarekin. Dagoeneko emaitza bikainak erdietsi dituzte euskal txirrindulariek lehenengo hiru asteburu hauetan. Julen Arriolabengoa Beitiak (CJA) eta Ander Ganzabal Bilbaok (LAB) garaipenak erdietsi dituzte Murtzian eta Kantabrian. Espero dezagun lehen euskal garaipena Euskal Herrian asteburu honetan bertan iristea.

 

BESTE BERRI BATZUK