Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

JOXE MARI KORTAREN OROIMENEZKOAK ABIADA EMANGO DIO EUSKAL HERRIA TXAPELKETARI

05-KOMARTXOA-KO2024

Urtebeteko hutsunearen ostean junior mutilentzat antolatutako txapelketa berrituta dator. Aurten ekainera bitartean lehiatuko da Euskal Herria Txapelketa eta honen ostean Udako Txapelketa lehiatuko da uztailean eta abuztuan.

JOXE-MARI-KORTAREN-OROIMENEZKOAK-ABIADA-EMANGO-DIO-EUSKAL-HERRIA-TXAPELKETARI

(c) ETXF

Euskal Herria Txapelketak abiada izango du larunbatean goizeko 10h00etan Zumaian. Joxe Mari Kortaren Oroimenezkoa lehenengo proba izango da txapelketa honetan eta honen ostean beste bost proba etorriko dira ekainera bitartean. Afizionatu gizonezkoetan egin bezala Euskadiko Txirrindularitza Federazioak junior mailako txapelketa erreformatu nahi izan du eta estatuko txapelketen inguruan pibotatu egingo duen egutegia diseinatu du bi txapelketa antolatuta.

 

Larunbateko hitzorduan txirrindulariek 90 kilometro gainditu beharko dituzte, tartean Garateko mendate puntuagarria. Azken orduko aldaketak direla medio txirrindulariek ez dute hirugarren mailako Meagako Mendatea igoko eta soilik bigarren mailako Garateko Mendatea igo beharko dute. Garate helmugatik bederatzi kilometroetara gaindituko dute txirrindulariek. Partaidetza zabala espero da, Euskal Herri osoko txirrindulariekin junior mailako euskal txirrindulari onenen buruz-burukoarekin.

 

Junior mailako lasterketeten lehenengo bi asteburuetan argi geratu den bezala euskal junior mutilak maila bikainean daude eta Euskal Herria Txapelketa lehenengo hitzordua izango dute elkarren artean lehiatzeko. Dagoeneko garaipenak lortu dituzten Iker Gomez Lopez de Goikoetxeak (ALB) edo Eñaut Urkaregi Sanzek (GTO) Alimco talde indartsuari aurre egin beharko diote edo Espainiako Kopa eta UCI mailako Gran Premi KH7 lehiatzen ibili den Baque taldeari eta Gipuzkoako eta Nafarroako selekzioetako txirrindulariei.

 

Zumaiaren ostean Sallurtegi Saria (Apirilak 14), Amurrioko Sari Nagusia  (Maiatzak 25), Araiako Done Pedro Saria (Apirilak 26) eta Iruki Sari Nagusia (Datarik Gabe) ospatuko dira. Behin estatuko txapelketak ospatzen direnean (uztailak 4-7) Udako Txapelketa abiatuko da Euskal Herria Txapelketako formatu berdinarekin.

 

Txapelketaren nondik-norakoak jarraitzeko ezinbestekoa da sare sozialetan #EuskalHerriaTxapelketa hastagha kontuan hartzea eta ETxFren sareetan argitaratzen dugun guztiari adi egotea.

BESTE BERRI BATZUK