Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

ASTEBURU OPAROA MALLORCAN

20-KOOTSAILA-KO2022

Euskadiko Selekzioak guztira 6 domin eskuratu ditu Mallorcan ospatu diren Espainiako Omnium eta Pista Txapelketetan, 3 urrezkoak, 1 zilarrezkoa eta 2 brontzezkoak. Tania Calvo eta Naia Amondarain txapeldun bikoitzak izan dira Omniumean eta Madisonean.

ASTEBURU-OPAROA-MALLORCAN

(c) Martin Early

Asteburua bikain suertatu da euskaldunentzat Mallorcako Illes Balears Belodromoan. Larunbatean, otsailak 19an, Omnium lasterketak ospatu ziren. Bertan Tania Calvo eliteetan eta Naia Amondarain 23 urtez azpikoentzat nagusi izan ziren. Taniak Omniuma irabazi zuen eta hasierako lasterketetan nagusi izan ez arren, amaierako puntuen proba sailkapena guztiz iraultzea lortu zuen eta txapeldun izatea lortu zuen. Naia Amondarain gazteak egun bikaina bete zuen, puntuen probaren hasierara 23 urtez azpiko mailako liderrarengatik urrun iritsi zen arren, liderraren  txakalaldia baliatu zuen maila honetako txapeldun izateko eta sailkapen orokorrean hirugarren postua eskuratzeko.

 

Juniorretan Urko Vidalek hirugarren postua lortu zuen. Scratcha gaizki hasi zuen, bederatzigarren postuarekin. Tenpoan itzulia eta zenbait sprint irabaztea lortu zuen eta horrezkero lasterketa irabazi zuen. Jarraian bide berdinetik jarraituta, kanporaketa ere irabaztea lortu zuen, kontrol lan bikainarekin. Amaierako puntuen probara indarrez oso larri iritsi zen arren Beñat Garaiarrek egindako lanari esker hainbat puntu biltzea lortu zuen eta azkeneko sprintean hirugarren postuta lortuta, sailkapen nagusian hirugarrenarekin bat egitea lortu zuen eta postuengatik Vidalek lortu zuen brontzezko domina.

 

Igandean, otsailak 20an, Madison lasterketak ospatu ziren. Elite eta 23 Urtez Azpikoentzako Emakumezkoen lasterketan Tania Calvok eta Naia Amondarainek nagusi izatea lortu zuten. Aurreko eguneko nagusitasuna ikusita konfiantza handiarekin atera ziren bi txirrindulariak. Hasieran Illes Balearsetako eta Catalunyako bi bikotek alde egitea lortu zuten arren Euskadiko txirrindularien kontrolari esker ez zuten itzulia irabaztea lortu eta amaierako sprintean erabaki behar izan zen lasterketa. Tania Calvok hartu zuen sprinterako ardura eta berari esker garaipena lortu zuten.

 

Juniorretan ere dominak eskuratu zituzten euskaldunek. Mutiletan Beñat Garaiarrek eta Eneko Arozenak osatutako bikoteak zilarrezko domina irabazi zuen. Hasieran sprintak leihatzeko apostua egin zuten baina lehenengo sprinta eta gero lasterketa hautsi zen eta erasora pasatzeko unea iritsi zen. Madrilek dominatu zuen lasterketa, kontraerasoan itzulia irabazi nahian Garaiar eta Arozena atera ziren eta baita lortu ere. Atzetik Vidal-Gorriñobeaskoa bikoteak kontrol lan oso ona egin zuen eta azkenean irabazitako itzuliari esker eta puntuatutako sprintei esker bigarren postua lortu zuten. Vidal-Gorriñobeaskoa bikoteak laugarren postua lortu zuen.

 

Nesketan Oliveira-Mazon bikoteak hirugarren postua lortu zuten. Lasterketa azkarra izan zen neskena eta azken sprintera arte ez zen erabaki podiuma. Azken sprint horretan euskaldunak Ane Mazonen sprint gaitasunak baliatu zituzten puntuak lortzeko eta podiumean sartzeko.

 

Euskadiko Selekzioaz gain, gainerako euskaldunek ere emaitza onak lortu dituzte. Ana Estellak eta Saioa Organbidek Nafarroako Selekzioarekin, Madison Txapeldunak izan ziren junior mailan. Gainera Estellak Omniumean hirugarren egin zuen eta Ziortza Isasi-Ana Usabiaga bikoteak hirugarren postua lortu zuen ere Elite eta 23 Urtez Azpikoen mailan eta gizonezkoen maila gorenean Telmo Senperena-Asier Pozo bikoteak laugarren postua lortu zuten, azkeneko sprintean podiuma galduta.

 

Selekzioaren balorazioa orokorrean positiboa da hainbeste domin eskuratuta baina batez ere kadeteetan ikusi da lantzeko asko dagoela eta horrela jarraituko dugu ETXFn, domin sorta hau urteroko tradizioa bilakatu dadin gazteak hezituz.

ARGAZKI GALERIA

ASTEBURU OPAROA MALLORCAN
ASTEBURU OPAROA MALLORCAN
ASTEBURU OPAROA MALLORCAN
ASTEBURU OPAROA MALLORCAN
ASTEBURU OPAROA MALLORCAN
ASTEBURU OPAROA MALLORCAN
ASTEBURU OPAROA MALLORCAN