Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

NAZIOARTEKO ESPERIENTZIAREN BILA ANADIARA

18-KOURTARRILA-KO2023

Euskadiko Selekzioak asteburu honetan Artur Lopes Nazioarteko Garaikurran parte hartuko du txirrindulariei goi mailako esperientzia emateko helburuarekin. Bertan izango dira Izaro Oliveira Alberdi, Tamirat Navarro Garcia eta Tasio Senperena Oiartzabal.

NAZIOARTEKO-ESPERIENTZIAREN-BILA-ANADIARA

(c) ETxF

Txirrindulari bezala garatzeko bidean, Euskadiko Selekzioak beti du helburu euskal txirrindulariei goi mailako esperientzia eskaintzea lehen urratsetatik. Horregatik Anadiara itzuliko da selekzioa aurten ere, hiru txirrindularirekin helburu garbiarekin: “maila goreneko esperientzia bilatzea”. Artur Lopes Nazioarteko Garaikurra ostiraletik aurrera leihatuko da Sangalhos belodromoan.

 

Selekzioaren lehenengo lasterketa ostiralean leihatuko den Puntuaketa proba izango da, bertan Izaro Oliveira elite mailako lasterketa leihatuko duelarik. Larunbateko Omniuma Tasio eta Tamiraten helburu handia izango da. Igandean, mutilek Scratch eta Puntuen probetan arituko dira eta Izaro berriz ere Scratchean elitekin arituko da eta jarraian bai bere mailako txirrindulariekin leihatuko ditu Scratcha eta Puntuaketa probak.

 

Asier Maeztu Billelabeitia hautatzailearen hitzetan: “Aukera handia dugu hiru txirrindulari hauekin lan egiteko. Pena dugu Urko Vidal Mendia gaixorik etxean geratuko delako baina beste hirurekin protagonistak izateko borrokatuko dugu. Izarok iaz dagoeneko nazioarteko esperientzia izan zuen eta Anadian Euskadiko Selekzioarekin bere burua erakusteko gai izan, aurten Donostian Omniuma irabaztea lortu du, indartsu datorrelaren seinale. Mutilek lehenengo esperientzia izango dute junior selekzioarekin beraz baliatuko dugu Espainiako Txapelketei begira dinamikak martxan jartzeko eta Gipuzkoa Sari Nagusiaren ostean haien gaitasunak neurtzeko munduko onenen pare.”