MUSKILDA OLORIZEK EUSKALDUN TXAPELKETA IRABAZI DU

23-KOABUZTUA-KO2022

Muskilda Olorizek (VPQ) Open mailako txapelketa irabazi du. Irantzu Beloki (LAB) izan da lehen sailkatua 23 urtez azpikoen artean, Olatz Caminok (ARA) irabazi du junior mailako txapelketa eta Paula Ostizek (LAC) kadete mailakoa.

MUSKILDA-OLORIZEK-EUSKALDUN-TXAPELKETA-IRABAZI-DU

(c) Naike Photosport

Larunbatean Sopelan amaitu zen 2022ko Euskaldun Txapelketa, Sopela Udala Sariarekin. Lasterketa Claire Steelsek (SWT) irabazi zuen, Lucia Ruiz (RME) hirugarren postuan sailkatu zen eta lehen juniorran izan zen. Kadeteen lasterketan Iraia Herrero (LAC) izan zen lehen sailkatua.

 

Euskaldun Txapelketari dagokionez, Open mailako txapelketa erabakitzeke iritsi zen Sopelara. Muskilda Olorizen (VPQ) eta Irantzu Belokiren (LAB) artean 4 puntuko aldea zegoen irteera baino lehen. Belokik hasierako bi itzulietan ederki sufritu zuen eta ezin izan zuen talde nagusiaren erritmoa jarraitu. Olorizek aldiz bai lortu zuela onenekin jarraitzea azken kilometroak arte. Helmugan biek 3 puntu bana lortu zituzten eta beraz, 4 puntuko aldea mantendu zen Olorizen alde. Podiumeko hirugarren postua Olatz Gabilondok (LAB) osatu du, 40 punturekin.

 

Euskaldun Txapelketan erregularrenak izan diren bi txirrindulariak dira bi naparrak. Muskilda Olorizek hirugarren postua lortu zuen Tafallako lasterketan eta Irantzu Belokik 3 laugarren postu bildu ditu. Garaipen gehien bildu dituen txirrindularia Claire Steels (SWT) izan da, sei garaipenekin, baina gutxieneko partaidetza maila lortu gabe, ez du aukerarik izan txapelketa irabazteko. 


Junior eta kadete mailetan leiha ez da hain estua izan eta Olatz Caminok (ARA) juniorretan garaipen argia erdietsi du, 5 garaipen lortuta. Izaro Zurriarain (AND) eta Naroa Olanok (ZAT) osatu dute junior mailako podiuma. Kadetetan eta aurtengo lasterketa guztietan bezala, Paula Ostiz (LAC) izan da dominatzaile absolutua. Ostizek guztira 9 garaipen lortu ditu Euskal Herri osoan zehar. Bigarren postua Irati Arangurenentzat (AND) izan da eta hirugarren postua Izaro Etxarrirentzat (AND).

BESTE BERRI BATZUK