Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

XABIER BERASATEGIK IRABAZI DU 2022KO GIZONEZKOEN EUSKALDUN TXAPELKETA

22-KOEKAINA-KO2022

Olaberriako gazteak denboraldi bikaina burutu du eta bi garaipenekin Euskaldun Txapelketan nagusitu da. Bigarren postua Mikel Mujikarentzat (TEL) izan da eta hirugarren postua Enekoitz Azparrenentzat (LAB).

XABIER-BERASATEGIK-IRABAZI-DU-2022KO-GIZONEZKOEN-EUSKALDUN-TXAPELKETA

(c) Txirrindulariak Web

Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeak aurten ere Euskaldun Txapelketa irabazi du Xabier Berasategi Garmendiarekin. Leihatutako 16 lasterketak eta gero Berasategik 141 puntu bildu ditu eta bi garaipen eskuratu ditu (Markina-Xemein eta Beasain). 

 

Mikel Mujika Larraiotz (TEL) bigarren postura igo da azken lasterketetan lortutako puntuei esker. Legazpiarra oso erregular agertu da txapelketa osoan zehar eta bere esperientzia baliatu du bigarren postua eskuratzeaz gain bi podiumetara igotzeko. Hortaz gain Mujika sailkapeneko lehenengo elitea izan da. Enekoitz Azparren Irurtzun (LAB) donostiarrak hirugarren postua eskuratu du 98 punturekin eta lau podiumekin, tartean garaipen bat Ereñon.

 

Behin Euskaldun Txapelketa amaituta datorren astean, ekainak 29an San Pedro egunez, Lehendakari Txapelketa abiatuko da Irunen, Done Pedro Sari Nagusiarekin. Uda osoan zehar 18 lasterketa izanen ditu txapelketak eta azkeneko lasterketa, denboraldia ixteko Zaldibian izango da irailak 18an. Txapelketaren informazio eta eduki guztiak jarraitzeko sare sozialetan #LehendakariTxapelketa izango da hashtag ofiziala.

BESTE BERRI BATZUK