Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

IBAI AZANZA EUSKAL HERRIKO JUNIOR TXAPELDUN BERRIA DA

20-KOEKAINA-KO2022

Iruindarrak Mendatan ospatutako Euskadiko Txapelketa irabazi zuen azken mendatean erasoa jo eta bakarrik alde egin eta gero. Mikel Uncilla bigarren eta Markel Beloki hirugarren izan ziren podiumean ere bai.

IBAI-AZANZA-ES-EL-NUEVO-TXAPELDUN-DE-EUSKAL-HERRIA

(c) Txirrindulariak Web

Larunbat goizean Mendatan (Bizkaian) 154 junior bildu ziren aurtengo Euskadiko Junior Txapelketa leihatzeko. Ibilbide laburra izan arren -85km- uneoroko gora beherak aurkezten zituen hainbat mendateekin. Hasieratik erritmo bizia eman zioten txirrindulariek lasterketari. Lehenengo 10 kilometroetan eguneko ihesaldia sortu zen, hamar txirrindulariekin.

Lehenengo mendatean gora, Muniketan gora, tropelean Alimco taldeak ardura hartu zuen errenta kontrolatzeko. Ihesaldia gainera iristear zegoenean Ibai Irisarrik (LIM) erasoa jo zuen eta Raul Ostizekin (VIZ) batera bidea egin zuten. Atzean tropela desegiten hasi zen. 

 

Hurrengo kilometroetan tropelean inork ez zuen jazarpen erritmo argirik jartzen eta tartean zenbait eraso suertatu ziren, adibidez Marcos Merinorena (OMF). Tropelak ihesaldiko txirrindulariak irensten hasi zen pixkanaka baina lasterketa bikoteak uneoro 40 segundo inguruko errenta mantentzen zuen. Raul Ostiz izan zen lasterketa buruko ardura eraman zuena baina azken mendateko lehenengo maldetara iristean errenta oso eskasa zen eta  laster batean harrapatuko zituzten ihesitako bi txirrindulariak.

 

Tropela azken mendatera, Bizkaiko Begiratokira, lasterketa buruko bi txirrindulariak ezik beste guztiak irentsita iritsi zen. Tropel oso murriztua zen eta laster abiatu ziren erasoaldiak. Lehenengoa Mikel Arrasate (CFO) izan zen, jarraian Iñaki Ordoki (LIZ) erasoa jo zuen. Ordokiren erasoarekin tropelak defintiboki neutralizatu zuen ihesaldia.

 

Jarraian Ibai Azanza (VIZ) izan zen erritmo gogorra markatu zuena. Luze mantendu zuen Azanzak bere astinaldia eta azkenean soilik Mikel Uncillak (SAK) lortu zuen Azanzaren gurpila jarraitzea. Baina ez zuen lortuko luzerako gurpilean irautea, mendatearen zatirik gogorrena amaitzear zeudela Ibai Azanza bakarrik geratu zen lasterketa buruan. Atzetik Markel Belokik (MMR) Uncilla harrapatzea lortu zuen. Malda beheran Azanzak tartea zabaltzea lortu zuen eta minutu inguruko errentarekin iritsi zen Mendatako helmugara. Bigarren postua Uncillarentzat izan zen Belokiri sprintean gailenduta.

BESTE BERRI BATZUK