Facebook Twitter Youtube Instagram Español | Euskera

TXIRRINDULARITZAKO EPAILE IZAN ZAITEZ

31-KOURTARRILA-KO2022

Txirrindularitza epaileek lasterketak kontrolatzeaz arduratzen dira, gertatzen den dena arautegia jarraitu dezan.

TXIRRINDULARITZAKO-EPAILE-IZAN-ZAITEZ

Txirrindularitza sakonean ezagutzeko eta bizitzeko aukera.

Mundu osoan ehundaka kirol daude baina horiek guztiek partekatzen duten ezaugarri bakarra dute: guztiek arautegi bat jarraitzen dute eta arautegi hori betearaziko dute pertsonak behar dituzte. Txirrindularitzaren kasuan paper hori komisarioek betetzen dute. Haien ardurak lasterketak kontrolatzea eta arautegia betearaztea dira.

 

Errepideko lasterketetan adibidez komisarioak auto eta motoetan lasterketak jarraitzen dituzte, txirrindularien mugimenduak kontrolatuz eta lasterketa kiroltasunaren oinarrietan leihatu dadila bermatuz. Ziklokroseko eta mendiko zirkuitoetan puntu ezberdinetan jartzen dira lasterketa kontrolatzeko eta pistan hamaika begi jartzen dituzte belodromoan lasterketa biziak eta geldiezinak izaten direlako.

 

Epaile izateko maila ezberdinak daude, hasieran hautagaiak auxiliarrak dira eta haien lurraldeko lasterketetan parte hartu dezakete. Hurrengo mailarako saltoa egiteko azterketa bat gainditu behar da eta esperientzia akreditatu. Hurrengoa autonomikoa da, bertan EAEko lasterketa guztien parte izan zaitezke, horien artean Emakumezkoen eta Gizonezkoen Euskaldun Txapelketak, Euskadiko BTT Openean, Euskal Herriko Txapelketak, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako Itzuliak…

 

Komisario autonomikoa izanda eta urte batzuen esperientzia akreditatuta, hurrengo pausoa estatu mailako komisarioa da. Bertan estatu osoan zeharreko lasterketen parte izateko aukera izango duzu, baita ere profesional mailakoetan. Adibidez Euskal Herriko Itzulian, estatuko txapelketetan edota estatuan ospatzen diren nazioarteko proba guztietan, baita ere Espainiako Vueltan.

 

Hori eta gero, maila bakarra geratuko zaizu, nazioarteko komisarioarena. Maila honetan, UCIk kudeatuta, mundu osoan zehar bidaiatu ahal izango duzu lasterketak epaitzen. Euskal Herrian badaude zenbait komisario maila honekin eta adibidez aurten Espainiako Pista Txapelketetan epaile gipuzkoar bat izango da lehendakaria eta iazko Frantziako Tourrean epaile bizkaitarra izan zen lasterketako komisario nagusia.

 

Beraz, zuk ere txirrindularitza modu hain hurbilean bizi nahi baduzu eta erronka hau bizitzeko prest bazaude, kontaktuan jarri Euskadiko Txirrindularitza Federazioko komisario elkartearekin eta haiek bideratuko zaituzte. Kontaktua: arbitros@fvascicli.eus

ARGAZKI GALERIA

TXIRRINDULARITZAKO EPAILE IZAN ZAITEZ
TXIRRINDULARITZAKO EPAILE IZAN ZAITEZ