162025
Lea-Artibai Txallengea 2025 -eko kartela
Otsaila amaieratik Emakumezkoen Euskaldun Txapelketako hiru proba lehiatu dira. Oreretako Ane Santesteban Txirrindulari Sariak hasiera eman zion txapelketari Paula Ostiz Taco (BAQ) eta Noa Vega Bilbao (BAQ) txirrindularien garaipenekin. Jarraian San Martzialera Igoeran Maite Urteaga Sorazu (EUL) izan zen azkarrena Maier Olano Arozenaren (ZKL) eta Irati Aranguren Carbaiedaren (AND) aurretik. Lehiatutako azken lasterketa Emakumeen Segurako Saria izan zen. Bertan Laia Puigdefabregas Arizek (VPQ) erakustaldia eman zuen open lasterketan eta kadeteetan Regina Gonzalez Somarriba (OPG) gailendu zen.
Lea-Artibai Txallengera Maialen Narbona Bilbao (OPG) kadeteetan, Irati Aranguren Carbaieda (AND) eta Maite Urteaga Sorazu (EUL) lidergoan iritsiko dira. Azken urteetan bezala txallengea Lekeitioko atariko probarekin hasiko da. Txirrindulariek 3.850 metrotako ibilbidea gainditu beharko dute lehenengo diferentziak egiteko. Bigarren etapak Markina-Xemeinen lehiatuko dira. Goizeko 9:30tan hasiko da kadete mailakoen lasterketa 42,04 kilometrotako ibilbidearekin eta bi gune erabakigarriekin: mila kurbetako errepidea Ondarroa eta Lekeitio artean eta Miloiko Mendatea (3. Maila) helmugatik 8 kilometrotara. Afizionatu eta juniorrek 82,2 kilometro gainditu beharko dituzte bi aldiz Miloiko (3. Maila) eta Gontzagariganeko (2. Maila) mendateak gaindituz. Gontzagariganeko azken igoera helmugatik 10 kilometrotara igotzaileen aukerak zabalduko ditu.
Berriatuako azken etapak Lea-Artibai Txallengea erabakiko du. Kadeteek 9:45tan hartuko dute irteera 42,5 kilometro gainditzeko berriz ere Miloiko Mendatea eta mila kurbetako errepidea zeharkatuz. Afizionatuekin eta juniorrekin Lea-Artibai Txallengearen azken dantza etorriko da. Miloiko Mendatearen bi igoerek eta mila kurbetako bi zeharkaldiek lasterketa mugitzea ekarriko ez balute, Asterrikako Mendatearen (2. Maila) igoerak sailkapen nagusiaren garailea definituko du helmugatik 2 kilometrotara geratuta.
Lea-Artibai Txallengearen izen-ematea irekita dago dagoeneko eta apirilak 22ra arte izango da. Gogoratu txallengea izanik hiru egunetarako bakarkako izen-ematea egin beharko dela.