062025
Kadete neskak podiumaren gorenean errepideko probako taldekako sailkapenean urrea lortu ostean. (c) RFEC
Hiru egun zirraragarriei itxiera eman diote gaur eskola mailetako Euskadiko Selekzioak. Infantil eta kadete mailako txirrindulariak emaitza positiboak lortu dituzte lehiatutako proba gehienetan, errepidean zein mendi bizikletan. Hasieratik pedalkada ona hartu zuen Euskadiko Selekzioak taldekako erlojupeko probetan. Nesketan urrea lortu zuten Regina Gonzalez Somarribak, Maialen Narbona Bilbaok, Maixa Odriozola Aierbek eta Noa Vega Bilbaok 8’05,31” -ko denbora markatuta 6 kilometroetan. Mutiletan Aitor Mitxelena Corresek, Ieltxu Santana Ibañezek, Aimar Ugarteburu Elgarrestak eta Ales Crucelegi Feranndez de Martikorenak brontzea lortu zuten, zilarrarengatik 8 hamarrekotara geratuta eta urrea lortzetik segundu eskasera.
Bakarkako erlojupeko probetan Eneko Arrieta Ibarretxe lehian izan zen txirrindulari egokituen proban, MC2 mailaren baitan eta zortzigarren postua eskuratu zuen bizkaitarrak. Gynkana probek ireki zuten infantil mailako txirrindularien parte hartzea eta bertan Xabier Goienetxe Eskibelek bigarren postua lortu zuen 2’28,39” -ko denborarekin, irabazlearengandik 2,59” -tara. Larunbat goizean BTT probak elhiatu ziren. Infantil amilan lortu zituzten euskaldunek emaitza aipagarrienak. Daniel Garcia Muñozek 2. postua lortu zuen Paraje del Carrascoko zirkuituan, irabazlearengandik 14 segundutara eta Claudia Pando Perez laugarren izan zen.
Infantil mailakoen errepide probetan, Xabier Goienetxeren emaitza onari esker, 8. sailkatuta bakarkako proban, Euskadiko Selekzioak zilarra eskuratu zuen txapelketako taldekako sailkapenean. Kadeteen errepide probetan Maixa Odriozola Aierbek hirugarren postuarekin brontzezko domina eskuratu zuen. Maixak sprintean bereganatu zuen domina 800 metroren faltan Regina Gonzalez Somarribaren eraso luzea tropelak neutralizatu ostean. Maialen Narbona Bilbao bosgarren izanda taldekako sailkapenean garaipena errepikatu zuten erlojupekoan bezala kadete neskek. Kadete mutilek aldiz ezin izan dituzte nesken emaitzak berdindu. Eraso mordoa izan ziren arren mutiletan inork ez zuen lortu tarterik irekitzea, horren erakusle helmugan markatuta 47 kilometro orduko bataz besteko abiadura. Sprintean izandako zortxe txarrarengatik Ieltxu Santana Ibañez izan zen Euskadiko Selekzioko onena, 18. postuan.
ERREPIDEA
ERREPIDEA
ERREPIDEA
ERREPIDEA
TXIRRINDULARITZA EGOKITUA
FEDERAZIOA